Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak erabaki du UNESCOrekin daukan Elkar ulertze Memoranduma luzatzea (Gobernu Bilera 2018-07-17)

2018.eko uztailak 17

Memoranduma Parisen izenpetu zen 2016ko uztailean Urkullu lehendakariaren eta Irina Bokova zuzendari nagusiaren artean

Jaurlaritzaren Kontseiluak erabaki du gaur Eusko Jaurlaritzaren eta UNESCOren arteko Elkar ulertze Memoranduma luzatzea, Memorandum-a 2016ko uztailean izenpetu zen Parisen Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Irina Bokova UNESCOren zuzendari nagusiaren artean.

Memorandumak 1997. urtetik indarrean den Eusko Jaurlaritzaren eta Unescoren arteko elkarlan markoa indartzea du helburu. Hain zuzen ere, urte horretan sinatu zen bien arteko lehendabiziko memoranduma, Federico Mayor Zaragoza Unescoko zuzendari nagusi zela.

Elkarlan horri esker, gaur egun asko dira Unescoren sareko parte diren euskal gizarteko erakundeak, besteak beste, Unesco Etxea zentroa, Urdaibaiko Biosferaren Erreserba, bost katedra eta horiekin lotutako hainbat eskola eta liburutegi, Euskal Kostaldeko Geoparkea eta gizateriaren ondare izendatutako hainbat leku (Altxerri, Ekain eta Santimamiñeko kobak, Bizkaiko Zubia eta Kostaldeko Done Jakue bidea).

Testuak bai Unescok bai Eusko Jaurlaritzak lehentasunezkotzat jotako elkarlanerako bi arlo zehazten ditu. Honako hauek hain zuzen:

1.- Demokrazia, gobernua eta gobernantza ona.  Arlo honetan, sinatzaileek interesa dute demokraziaren eraikuntzan herritarren partaidetza bultzatuko duten gobernantza eredu berriak, gardentasuna, gobernantza ona eta kontuak ematea indartzeko.

2.- Giza eskubideak eta bakearen kultura. Arlootan giza eskubideetan oinarritutako ikuspegia bultzatuko da hezkuntza arloan, politika eta praktika hezigarrietan giza eskubideen ikuspuntu transbertsala ezarriz.

Gainera, lehentasunezko bi arlo horiek zehazteaz gain, memorandumak egun jada indarrean diren beste hainbat arlotan elkarlanean jarraitzeko konpromisoa ere jasotzen du, besteak beste:

  • Esparru orokorra: Unescok Euskadira bisita instituzionalak egitea bultzatzea; euskal aholkulariak Unescora bideratzeko programa indartzea; eta Unescoren argitalpenak euskaratzea sustatzea, besteak beste.
  • Hezkuntza: Unescoren Eskola Elkartuen Mundu Sarea indartzea; jardunbide onen trukea bultzatzea; garapen jasangarrirako hezkuntza sustatzea; hezkuntzan informazioaren eta komunikazioaren teknologien sarrera indartzea...
  • Kultura: Kultura-ondarearen arloko elkarlana; kultura-ondare ukiezinak garapen jasangarriari egiten dion ekarpena bultzatzea tokiko komunitate eta erakundeen gaitasunak indartuz; industria sortzaile eta kulturalen sustapenerako elkarlana indartzea; Unescoren Hiri Sortzaileen Sarea sustatzea...
  • Gizarte eta giza zientziak: Bakerako kulturarteko elkarrizketa sustatzea; programetan giza eskubideen, genero berdintasunaren, gardentasunaren eta gobernantza onaren ikuspegi transbertsala bultzatzea; gazteen partaidetza sustatzea; prozesu migratzaileetan sortutako aniztasunaren kudeaketako esperientzien trukea bultzatzea; euskal hiriek Unescok dituen hiriekin lotutako sareetan parte hartzea sustatzea...
  • Natura-zientziak: Gizonaren eta biosferan gaineko programan (MAB) enpresa ekimen eta kudeaketa eredu alternatiboak sartzea bultzatzea; Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako garapen jasangarriko esperientziaren hedatze eta nazioartekotzea; Uraren Euskal Agentziak Nazioarteko Programa Hidrologikoko (IHP) jardueretan parte hartzea bultzatzea; Euskal Kostaldeko Geoparkea Europako Geoparkeen Sarean sartzea bultzatzea...
  • Komunikazioa: Komunikabide independente eta pluralistak sortzea laguntzea, bereziki hizkuntza gutxituetan, eta Komunikazioa Garatzeko Nazioarteko Programarekin elkarlanean aritzea; hizkuntza aniztasuna on line sustatzea; ondare dokumentala zaindu eta hedatzea...
2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @anavito
    2018.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: @upvehu 🔵 El Gobierno Vasco acuerda prorrogar su Memorando de Entendimiento con la UNESCO ➡︎ https://t.co/g7ibsWqNAM

  • @unescoetxea
    2018.eko uztailak 18

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak erabaki du @UNESCO​rekin daukan Elkar ulertze Memoranduma luzatzea.
    https://t.co/mrRaWq7KrR

    E… https://t.co/f83Fw8xC5C

Komunikabideek behera kargatzeko