Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak memoria historikoari buruzko “Cuerpos incómodos” nazioarteko kongresuaren antolakuntzan hartzen du parte

2018.eko uztailak 17
  • Kongresua Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluak (CSIC), Aranzadi Zientzia Elkarteak, UPV/EHUk eta Gogora Institutuak antolatzen dute
  • Nazioarteko kongresuak mundu osoko adituak bilduko ditu, eta giza eskubideen urraketei loturik hobi komunetatik gorpuak ateratzearen inguruko gaia analizatu eta eztabaidatuko dute
  • Kongresua uztailaren 18tik 21ra egingo da Miramar Jauregian eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzako idazkari nagusi Jonan Fernandezek inauguratuko du

Euskadin “Cuerpos incómodos: violencia masiva, fosas comunes y necropolítica” izenburua daraman Memoria Historikoari buruzko nazioarteko kongresua egingo da. Uztailaren 18tik 21era mundu osoko adituek giza eskubideen urraketei lotutako hobi komunetatik gorpuak ateratzearen inguruko gaia analizatu eta eztabaidatuko dute Donostiako Miramar Jauregian.Kongresuaren inaugurazioan Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzako idazkari nagusi Jonan Fernandezek hartuko du parte. Bertan, arlo honetan Eusko Jaurlaritza burutzen ari den ekintzak eta etorkizunari begira dituen erronkak azalduko ditu. Gogora Institutuko zuzendariak beste autonomia-erkidego batzuetako erakundeetako ordezkariekin larunbatean egingo den mahai-inguruan hartuko du parte.

Kongresua Francisco Etxeberria Medikuntzan Doktoreak eta Lege eta Auzitegi Medikuntzan adituak, eta Francisco Ferrándiz Martín Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluko (CSIC) zientzialari titularrak zuzentzen dute.

Kongresu honen helburua da munduko hainbat lekutan egin diren gorpuak hobietatik ateratzeko prozesuak kritikoki eta elkarren artean alderatuz analizatzea. Bertan, Errusia, Timor, Afrika Erdiko Errepublika, Holanda, Alemania, Estatu Batuak, Vietnam, Polonia, Peru, Kolonbia, Mexiko eta Argentinako adibideak hartuko dira, Espainiako eta Euskadiko kasu zehatzagoez gain.

Testuinguru historiko, politiko eta kultural diferentetan hobi komunetatik gorpuak ateratzeak duen papera alderatuz analisi hau egiteko, kongresuan hainbat arlotako —medikuntza forentsea, antropologia soziala, soziologia, zientzia politikoak, arkeologia, historia eta filologia— ikerketaren esparruko adituek hartuko dute parte. Kongresuan  Euskadiko memoriaren inguruko erakundeetako ordezkariek, Espainiako Gobernuko Memoria Historikoko zuzendari nagusiak eta Espainiako erakundeetako beste ordezkari batzuek ere hartzen dute parte.

HELBURUAK

Kongresu honetan, giza eskubideen urraketei loturik hobi komunetatik gorpuak ateratzeen analisi kritikoaren arloan ematen diren joera nagusiak eta berrienak aurkeztuko dituzte. Munduko hainbat lekutan gorpuak hobitik ateratzean gertatu diren kasu garrantzitsuenak aztertuko dira, baita haien testuinguruak eta problematika espezifikoak ere. Azkenik, Espainian gerra zibilaren garaiko hobi komunetatik gorpuak ateratzearekin lotutako memoriaren politikei buruzko ikuspegi eguneratua ematen saiatuko da kongresua.

PROGRAMA OSOA: https://goo.gl/d8iDQW

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak