Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadik 2030 agendari buruz nazio batuek antolatutako “High level political forum 2018” konferentzian hartu du parte

2018.eko uztailak 17
  • Euskadik New Yorken maila anitzeko gobernantza gehitzea eta Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzeko gobernu-erantzukizunak errespetatzea defendatu du

Marian Elorza Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia buru zuen Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza batek High Level Political Forumen —Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendaren jarraipena egiteko eta aztertzeko Nazio Batuek New Yorken antolatutako Konferentzia— hartu du parte. Euskadik hainbat ekitalditan hartu du parte. Bertan, Marian Elorzak gobernantzaren kontzeptuaren garrantzia eta herritarrengandik hurbilen dauden administrazioen konpromisoa azpimarratu ditu.

High Level Political Forumek mundu osoko 47 herrialde bildu ditu Nazio Batuen New Yorkeko egoitzan, uztailaren 9an hasi zen eta 18an amaituko den kongresu batean. Foro honek Ministro Deklarazio bat hartuko du. Deklarazio horrek 2030 Agendaren aplikazioari buruzko lidergo politikoa, orientabidea eta gomendioak eskaintzea espero da. Aurten, lehen aldiz, Nazio Batuek ekitaldi berezi bat prestatu du Toki eta Eskualde Gobernuentzat. Horrek Garapen Iraunkorreko helburuak zinez aplikatzeko erakunde horiek duten garrantzia erakusten du. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak