Berriak Osasuna
Eu

NTT Data enpresa japoniarreko delegaritza batek Bioaraba bisitatu du buru gaixotasunen kontroleko proiektu berritzaile bat ezagutarazteko

2018.eko uztailak 11

Buruko osasun arazoak dauzkaten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeari zuzendutako proiektua finantzatuko du NTT Data enpresak

 

NTT Data enpresa japoniarreko delegaritza batek, Osasun eremuko bost zuzendari buru dutelarik, eta Everis enpresako hainbat arduradunen laguntzaz, bisitatzen ditu Bioarabako Buru Osasun eta Hauskortasun arloko eraikinak, “Litio tratamendua duten eta bipolarrak diren pazienteen medikuntza pertsonalizatua” deritzon proiektua aurrez aurre ezagutzeko.

NTT Data informazio teknologian eta komunikazioan espezializatuko multinazionala da, egoitza Tokion, Japonen, duena eta presentzia 50 herrialde baino gehiagotan. NTT Data taldeak hainbat konpainia ditu, horien artean, Everis dago, software jardueren garapenean lidertza duena eta “Smart Remote Treatment” proiektuan inteligentzia artifizialeko ereduak.

Bioarabako “Buru osasuneko eta hauskortasun arloko” taldeak eta Everis enpresak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko laguntzaz, lortu dute NTT Data enpresak datozen 9 hilabeteetan proiektu hau diruz-laguntzea. Bioarabako proiektua Europan aukeratu den bakarra izan da japoniar taldeko enpresek aurkeztu dituzten guztien artean.

Proiektu honen lidertza Ana González-Pintok darama, Araba ESIko Psikiatria zerbitzuko buru denak, eta buru osasun arazoak dituzten pertsonen bizimodua hobetzera zuzendua dago eta berritzailea da litio gatzak administratzeko moduan, hainbat buru gaisotasunen kontrolean botika eraginkorretako bat, eta gainera, suizidioren aurkako efektua duena. Ikerketa berritzaile honekin batera mugikorren aplikazio bat ere garatuko da, buru gaixotasuna duten pertsonen pronostikoa hobetzen lagunduko duena.

Parte hartuko dute, proiektuan ere, batetik Tecnaliak, transdermikoa den adabaki baten garapenarekin, zeinak odoleko litioaren monitorizazioa, neurria eta administrazioa neurtuko baitituen; eta bestetik, Everisek, zeina softwarea garatzeaz eta adabakiak eskaintzen dituen datuekin adimen artifizialeko algoritmoaz arduratuko dena.

Gainera, Innosasun, BIOEFeko partaide, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Euskal Fundazioak, koordinatzen du kolaborazio hau eta egin beharreko jardueren “planning”a osatu du. Innosasun programa Osasun Saileko “2020 Ogasuneko Berrikuntza eta Ikerketa Estrategia”n jasotako ekimena da. Euskadiko RIS3 espezializazio adimentsuaren garapenean laguntzen du Osasun-Biozientzia alorreko eremuan, sail honen lidertza beregain duena.

Programa hau, zeinetan osasun sistema sanitario guztiak parte hartzen duen, helburu moduan du laguntza pertsonalizatua eskaintzea enpresei eta eragile zientifiko-teknologikoei produktu eta zerbitzuen garapenean, osasunean txertatzeko indarra dutenak, eta osasun sistema erreferentziazko kide bilakatzeko ahalmena dutenak. Horrela, Euskal Osasun Sistemak poblazioaren osasun hobekuntzan laguntzen du eta honezaz gain, lurraldean aberastasuna sortzera.

 

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 11a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko