Berriak
Eu

Baliabideen arrazionalizazioak % 20ko aurrezpena ahalbidetuko dio SPRI taldeari 2012an

2011.eko otsailak 08

SPRI taldearen menpeko hiru sozietate publiko deuseztatzeak aurrezteko aukera eskainiko du, baina ez du eraginik izango langileengan, beste lanpostu batzuetara aldatuko baitira

Baliabidea arrazionalizatzea eta bikoiztasunak saihestea helburu garbitzat hartuta, SPRI taldearen menpeko hiru sozietate deuseztatu egin dira, baina neurri horrek ez du inolako eraginik izango langileengan, “zeren plantilla bere horretan mantenduko baita, bere lanbide-kualifikazioari dagokionez”, azaldu du Idoia Mendiak. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak jakinarazi du Lehendakariak kontaktu-erronda bat egingo duela Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdiekin, ezker abertzaleak egin duen azken proposamen politikoa –Sortu- eztabaidatzeko. Mendiak esan du Eusko Jaurlaritzak ez duela Gipuzkoako Aldundiaren kontrako neurririk hartuko, Gipuzkoako Aldundiak instituzioen publizitatea arautzen duen legea hautsi lezakeen arren.

"Gobernagarritasuna hobetzea, autofinantziaziorantz aurrera egitea eta dauzkagun azpiegiturei balore gehigarria ekartzea”, horiexek dira, Jaurlaritzako bozeramaileen ustez, Gobernu Kontseiluak onartutako azken erabakietako batek ekarriko dituen onurak, alegia, Zamudioko enpresen zentroaren, Elorrioko industrialdearen eta Urduñako industrialdearen deuseztatzeak ekarriko dituen onurak. Hiru erakunde horiek SPRI taldearen mende daude. Erabakia “administrazioa arrazionalizatzeko” eta “bikoiztasunak saihesteko” xedez Eusko Jaurlaritza aurrera eramaten ari den ekintzen barnean kokatzen da.

Idoia Mendiak azaldu du, Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, egokitze horrek ez duela plantilla inola ere murriztuko, zeren “langileak beste lanpostu batzuetara mugituko baitira, azpikontrataziak ordezkatuz, zerbitzu korporatiboak garatuz eta SPRI taldearen beste sozietateei batzuei laguntza emanez; beraz, plantilla bere horretan mantenduko da bere lanbide-kualifikazioari dagokionez. Neurri honi esker, SPRI taldearen aurrezpena %20 izango da datorren urtean.

Bozeramaileak azaldu duenez, “SPRIk 52 miloi euroko gastua izan zuen 2008an, eta 2012an 42 milioi euro gastatzea lortuko du”. “Orokorrean, gardentasun handiagoa lortuko da, kudeaketa irisgarriagoa izango da, eta eskala-ekonomietatik aurrezpena ondorioztatutako da.

Gipuzkoako Aldundiak instituzioen publizitatea arautzen duen legea hautsi lezakeela ikusita -lege horren arabera, instituzioen kanpainek izaera informatibo soila izan behar dute, eta ezin erabil daitezke politikariek beren lorpenak aldarrikatu ditzaten-, bozeramaileak gogoratu du erakundeek, elkarteek, alderdi politikoek eta pertsonek erreklamazioa aurkez dezaketela bide administratibotik, baldin eta “kanpaina horiek beren interesen kontra doazela uste badute”. Mendiak gogoratu du Eusko Jaurlaritzak ez duela honen kontra neurririk hartuko, “instituzioen arteko eztabaidak onak ez direlako”. Bozeramaileak iragarri du Lehendakariak laster hasiko duela kontaktu-erronda bat “Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin”, ezker abertzaleak aurkeztutako proposamen politikoari buruz eztabaidatzeko.

Alderdi berria –Sortu- hauteskundeetan egoteko aukerari dagokionez, Mendiak ez du ezer esan nahi izan, zeren epaileak baitira erabakia hartu behar dutenak. Egoera politiko berriaren aurrean, Mendiak “zuhurtziaz eta arduratasunez” jokatzera deitu du berriro; aldi berean, baloratu du ezker abertzaleak aurkeztutako alderdi berriak “orain arte esan ez diren gauzak” esan dituela; hori berri ona da, eta ondo baino hobeto frogatzen du talde terrorista inoiz baino isolatuago dagoela”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)