Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak apirilean sinatu zuten akordioaren ondorioz izango diren diru-laguntzak ezagutzera eman dituzte

2018.eko uztailak 13

Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak aditzera eman dituzte apirilaren 28an sinatu zuten akordioaren ondorioz aurten izango diren diru-laguntzak. Guztira, 1.930.000 euro bideratuko dira euskara sustatzera, bi erakundeek egindako ekarpenari esker: Euskararen Erakunde Publikoaren kasuan 1.530.000 eta Eusko Jaurlaritza 400.000 euro.

Lankidetzarako fondo hori bi multzotan banatzen da:

• 1.550.000 euroko diru multzoaren bidez diru-laguntza zuzenak bideratuko dira Iparraldeko zortzi eragilerentzat, haien lan-lerroak bat baitatoz Euskararen Erakunde Publikoaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko akordioaren lan-ildoekin.

• 380.000 euroko multzoa Ipar Euskal Herriko beste hainbat eragile pribaturi zuzenduko zaio diru-laguntza deialdi baten bidez.

Apirilean sinaturiko akordioaren inguruko informazio guztia, esteka honetan.

Aurtengo ebazpenaren xehetasunak, hemen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak