Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaritzaren Idazkari Nagusiak eta GGKEek gogoeta egin dute lankidetzaz

2011.eko otsailak 07

Manu Salinero Lehendakaritzaren Idazkari Nagusiak eta Euskadiko GGKEen koordinakundeak bilera izan dute gaur goizean, Lankidetzarako Euskal Agentzia sortu eta agentzia hori Lehendakaritzaren Idazkari Nagusiari atxiki zaionetik lehenengo aldiz. Bileraren helburua izan da lehenengo harremana ezartzea Lehendakaritzaren Idazkari Nagusiaren eta koordinakundearen artean, eta aukera baliatuta, koordinakundeak bere helburu eta antolaketaren berri eman dio lehendakariari.

Lehendakaritzaren Idazkari Nagusiak batzordekideei ongi etorria eman eta egindako lanarengatik eskerrak eman ondoren, koordinakundeak azaldu du kide diren GKEekin nolako lana egiten duen eta nolako proiektuak eta nolako sentsibilizazio kanpainak burutzen ari den. Bilera amaitzeko, gogoeta egin dute elkarrekin, lankidetzaren oraingo egoeraz eta etorkizuneko jarduerez.

GGKEen koordinakundeak 82 kide ditu eta Euskadiko GKE gehienak biltzen ditu. Bere egitekoen artean dago euskal erakunde publikoen lankidetza publikoen jarraipena egitea; beraz, oso estua da Lankidetzaren Euskal Agentziarekin duen elkarlana. Horregatik, ezinbesteko solaskidea da euskal lankidetzaren barruan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaritzaren Idazkari Nagusia