Eu

Lide Amilibia: “helburua da adinekoen sufrimendu-egoerak antzematea, horiek arindu eta prebenitzeko”

2018.eko uztailak 13
  • Gizarte Politiketako sailburuordea, EHU-UPVren Uda Ikastaroetan, Miramar Jauregian

DSS 2018 07 13

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak EHU-UPVren Uda Ikastaroetan parte hartu du, gaur goizean, Lourdes Zurbanobeaskoetxearekin batera, Miramar Jauregian. “Adinekoek jasaten dituzten tratu txarrak antzemateko eta, tratu onaren eta zahartzearen barruan, gizarte- eta osasun-plangintzatik inplikazio praktikoak ezartzeko prozedura” aurkeztu dute. “Helburua da adinekoen sufrimendu-egoerak antzematea, horiek arindu eta prebenitzeko”, esan du Amilibiak.

 

Bere hitzaldia Zahartzaroak eta Matía fundazioak antolatutako eta María Jesús Goikoetxeak eta Pura Veigak antolatutako “Procedimiento de detección de malos tratos. Implementación desde el plan sociosanitario” ikastaroaren barruan izan da.

 

Amilibiak aurreko ekintzen proposamenaren prestatze-lana, balioztatzea eta ezarpena zer esparrutan kokatzen diren azaldu du, bai eta “2011ko azterlan nagusia eta tratu onerako, sentsibilizazio-ekintzetarako eta prestakuntzarako 100 proposamenak” ere. Era berean, Zurbanobeaskoetxeak gizarte- eta osasun-ildoetatik ezartzeko tresna eta prozesua aurkeztu du. Ekitaldian egoitza-zentroetako eta administrazio publikoko jendea izan da; horietako hamar, Euskaditik kanpokoak.

 

Bi hizlariek “tratu txarra” “adinekoari kaltea edo estutasuna eragiten dion ekintza bakar edo errepikakor gisa edo erantzun egokirik ezeko ekintza gisa” definitu dute. Amilibiak zera nabarmendu du: “konfiantzarako itxaropena duen edozein harremanetan, helburua adinekoen sufrimendu-egoerak antzematea da, horiek arintzeko”.

 

Eusko Jaurlaritzak, Matia fundazioarekin eta Zahartzaroarekin batera, zenbait txosten eta ekimen prestatzen parte hartu du: 2010: Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoen aurkako tratu txarren prebalentziari buruzko azterlana. 2011: Ehun proposamen zahartzen ari diren pertsonen ongizatearekin eta tratu onekin lotutako aurrerapausoak lortzeko; Ekintza-planerako oinarriak; 2011-2013: Tratu ona sustatzeko proiektua; 2013: Eusko Legebiltzarrak tratu txarrak prebenitzeko eta antzemateko tresna sortzeko eginiko eskabidearen ondoren, 2014an, tresna egin zen, prozeduraren pilotajearekin eta baliozkotzearekin.

 

Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoen aurkako tratu txarren prebalentziari buruzko azterlanaren emaitzetan, inkesta egin duten 1.207 pertsonetatik % 72,6 emakumea dela eta % 27,4 gizona dela ikusi da. % 75,3k 60 eta 74 urte bitartean du eta % 24,9k, 75 urtetik gora.  Adineko pertsonako ikusi den prebalentzia % 0,9koa da, eta elkarrizketariek jasotakoa, % 1,5ekoa.

 

Amilibiak gogorarazi du, halaber, zer baliagarria den 2011n eginiko Ehun proposamen zahartzen ari diren pertsonen ongizatearekin eta tratu onekin lotutako aurrerapausoak lortzeko; horiek ekintza-plan batera bideratzen dira, beren autonomiari eta pertsonek laguntza behar dutenean bereziki gizarte-konpromisoari bide ematen diete. “Hori guztia, adinekoen tratu ona bermatzeko eta tratu txarrekin amaitzeko. Sentsibilizazio-, kontzientziazio- eta prestakuntza-ekintzak diseinatu behar dira, eta esku-hartzeak martxan jarri”, esan du sailburuak.

 

Proposatutako jarduketen helburu dira, Amilibiaren hitzen arabera, “indar fisikoaren edo indarkeriaren erabilera edo beste pertsona batzuek oinarrizko premiei erantzuteko ematen dituzten zaintza eta arretarik eza, ondorioz kaltea, mina eta narriadura fisikoa eragiten dutenak, edo, tratu txar ekonomikoen barruan, adinekoaren baliabide ekonomiko edo materialen erabilera okerra, okerreko jabetzea edo baimendu gabekoa eta horien ustiapena, hari kalte ekonomikoa eraginik”.

 

“Gizarteak eta adineko horien inguruneak prebentzio-jarduketa abiarazi behar du eta, horretarako, tratu txarren ahultasuna edo arriskua ebaluatu. Garrantzitsua da tratu txarren arrisku- eta adierazle-faktoreak antzematea eta 65 urtetik gorakoen arriskuaren larritasuna balioestea eta, arreta berezia eskaintzea mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateari; gizarte-baliabideetara jotzeko zailtasunak dituztenei eta, betiere, eguneroko bizitzako oinarrizko jardueretarako erabateko mendekotasuna duten 80 urtetik gorako emakumeei”.

 

Arreta horretarako, Lide Amilibiaren ustez funtsezkoa da “zuzeneko arretako udalaren gizarte-zerbitzuen lana; foru-zerbitzuek mendekotasunaren balorazioarekin duten eta egoitza-zentroen eta eguneko zentroen eginkizuna; lehen mailako arretako osasun-zerbitzuena; ospitaleetako larrialdietakoena eta gizarte- eta osasun-unitateetako gizarte- eta osasun-arretakoenak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak