Eu

“Astialdi” Sareak Beatriz Artolazabali “Aisialdiko Hezkuntzari buruzko Nazioarteko I. Biltzarra: inklusioan aurrera egin” aurkeztu dio

2018.eko uztailak 13
  • Barakaldon izango da, urriaren 19an eta 20an
  • “Aisiaren inguruko prestakuntza, heziketa eta entretenimendua ematea, haurtzaroaren eta gazteriaren sustapen solidarioa, gizatiarra eta aktiboa egiteko”

 

Bilbo, 18 07 13

Astialdi Sareko kideek Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari “Aisialdiko Hezkuntzari buruzko Nazioarteko Lehen Biltzarra: inklusioa aurrera egin” izango dena aurkeztu diote. Barakaldon izango da, urriaren 19an eta 20an.

 

Astialdi “Euskal Herriko haur, nerabe eta gazteekin gizarte esku-hartzean eta aisialdi hezitzailean diharduten erakundeen sarea da”, irabazi-asmorik gabeko erakundea; bertan, hezkuntzako astialdiko erakundeak batzen dira, “astialdian hezkuntza sustatzeko eta, horrela, pertsonen, erkidegoen eta herrialdearen garapenari laguntzeko”. Sareen Sarearen barruan dago, bai eta Euskadiko Elkarrizketa Zibileko Mahaiaren barruan ere.

 

Artolazabal sailburuak, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordearekin eta Emilio Sola eta Ander Añibarro zuzendariekin batera, Antxon Velascorekin, Merche Luengorekin, Alberto Vicenterekin eta Luismi Prietorekin biltzarraren antolamendua aztertu du; bertan, 220 baino gehiago batuko dira (www.astialdikongresua.eus), eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera antolatu da, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntzarekin.

 

“Biltzarrak elkarrekin hausnartzera, mintzatzera eta eraikitzera gonbidatzen gaitu. Bertan, aisialdiko hezkuntzaren inguruan gazteek giza baliabide solidario batzuk berenganatzeko zenbait elkartek egiten ditugun ekimenen inguruan eztabaidatuko da, eta horiek administrazio publikoen politika eta jarduketekin lotuko dira. Ekarpen horiek eta hezkuntzako aisialdiko eragin positiboa zabalduko dira”, esan dio Alberto Vicentek Beatriz Artolazabali.

 

Astialdi sarean honako erakunde hauek parte hartzen dute: Urtxintxa Eskola Bizkaia, Kiribil Sarea,  Bosko Taldea Federazioa, Bizkaiko Gaztetxoen Koordinakundea, Aisi-Hezi Fundazioa, Gaztetxo Aisialdi Eskola,     Euskalerriko Eskautak Bizkaia,  Bizi Alai Taldeak,  Hezkide Eskola, EDE Fundazioa,     Ainara Elkartea, Urtxintxa Gipuzkoa, Arduradun Eskola, eta Euskalerriko Eskautak Araba.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak