Eu

Artolazabal sailburuak Arabako Foru Aldundiak lurralde-oreka sustatzeko eta despopulazioa saihesteko sustatzen duen Erakundearteko Mahaian parte hartu du

2018.eko uztailak 12
  • AFAk, Eusko Jaurlaritzak, Kuadrillek, EUDELek, ACOAk eta ACOVIk eratzen dute

VG2018 07 12

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Arabako Foru Aldundiak lurralde-oreka sustatzeko eta despopulazioa saihesteko sustatzen duen Erakundearteko Mahaian parte hartu du.

 

Erakundearteko Mahai hori pasa den maiatzean Bernedon eginiko Lur Jareetako ohiko osoko bilkuran Arabako despopulazioari eta lurralde historikoko guneen arteko desoreka konpentsatuko duten politika sektorialen garapenari eta koordinazioari buruzko maiatzaren 27ko 37/2018 Mozioarekin Batzar Nagusiek emandako aginduaren ondorioz sortu da.

 

Mozio horretan, AFAri eta euskal erakundeei estrategia, politika eta neurriak koordinatuta sustatzeko eskatzen zitzaien, lurralde-oreka sustatzen eta landa-inguruneko biztanleak finkatzen laguntzeko, batik bat Mendialdeako kuadrillan, eta, horretarako, proiektu pilotua martxan jartzeko.

 

Erakundearteko Mahaiaren lehen bilerako buru Pilar García de Salazar diputatu nagusiordea eta Ekonomiaren Garapen eta Lurralde Orekako foru-diputatua izan zen, eta, bertan, Cristina González Enplegu, Merkataritza, Turismo eta Foru Administrazioko foru-diputatua, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko, Osasuneko, Hezkuntzako, Ingurumeneko, Lurralde Plangintzako eta Etxebizitzako ordezkariak izan dira, bai eta Lautada, Mendialdea, Gorbeialdea, Añana, Aiaraldea eta Arabako Errioxako kuadrilletako presidentetzak, Eudeleko ordezkaritza bat eta ACOAko presidentea eta ACOVIko presidentea ere.

 

Beatriz Artolazabalek “Europako eskualde askok, bereziki landa-munduan, bizi duten biztanleriaren zahartze- eta urritasun-egoera” onartu du, eta “Eusko Jaurlaritzak familiaren, gazteriaren, lan- eta gizarte-bizitzaren arteko kontziliazioaren eta adinekoen ahalduntzearen arloan ekindako neurriak” ekarri ditu gogora, besteak beste, eta “Araban foru-aldunditik hasitako urrats koordinatuak direla eta pozik” dagoela adierazi du.

 

Era berean, Pilar García de Salazarrek nabarmendu du nolako garrantzia duen “Erakundearteko Mahaia eratzeak, dagoeneko martxan dauden neurriak garatzen jarraitzeko, neurri berriak aztertzeko eta epe luzerako erakunde guztiek partekatuko duten estrategiaren oinarriak ezartzeko, Arabako landa-inguruneko biztanleen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko. Horrela, landa-ingurunearen despopulazioaren fenomenoa saihestu eta biztanleria erakarri eta finkatu nahi da, enplegurako aukerekin eta kalitateko zerbitzuetara jotzeko bermeekin”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar García de Salazar, Cristina González