Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak 2016-2017 LEP-era aurkeztu direnen eskubideak bermatzeko hartutako neurrien berri eman du

2018.eko uztailak 11

Osakidetzako zuzendari nagusi María Jesús Múgica, gaur arratsaldean hedabideen aurrean agertu da, lau kategoria medikotan irekitako informazio-espedienteak analizatu eta aditu independente bati eskatutako lehen emaitzen koherentzia-txostenak aztertu ondoren, Osakidetzako LEPekin loturik hartutako neurrien eta ekintzen berri emateko.

Gogoratu duenez, uztailaren 19an, Osakidetza, Osasun Saila eta IVAP, elkarrekin, Eusko Legebiltzarraren aurrean agertuko dira, informazio guztia xehetasunez azaltzeko eta egindako ikerketaren dokumentazioa entregatzeko. Hala ere, Osakidetzaren Zuzendaria nagusiak, gaur, hartutako aurreneko erabakietako batzuk eman ditu ezagutzera, ezohiko bilera batean Epaimahaiek gaur goizean babestu ondoren.

Horrela, Osakidetzak lau kategoria medikotan irekitako informazio-espedienteak burututa, horietako hiruetan zenbait ariketa errepikatzea proposatu die epaimahaiei eta hauek, hauxe erabaki dute.

  • Kardiologia kategoriako bigarren ariketa errepikatzea
  • Anestesia kategoriako bi ariketak errepikatzea
  • Angiologia eta Kirurgia Baskularra kategoriako bi ariketak errepikatzea

Bestalde Kirurgia plastikoa eta konpontzailea kategoriaren epaimahikideak bat etorri dira eta prozeduarekin aurrera egitea erabaki dute hasierako emaitzak onartuz.

Osakidetzako Zuzendari Nagusiak azaldu duenez ere hartu diren erabakien helburua izan da LEP hau ahalik eta gardenena izatea, bertan parte hartu duten pertsona guztien eskubideak errespetatuz. Era berean, Osakidetzaren 2016-2017 Eskaintza Publikoa aho batez lortutako akordio batean oinarrituta dagoela gogoratu du ( SME, SATSE eta UGTrekin lortutako akordioa) gardentasuneko eta segurtasuneko hobekuntzak erantsi direlarik.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Beste gonbidatu batzuk
  • María Jesús Múgica