Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehenengo furgoneta elektrikoak merkatuan daude

2011.eko otsailak 07

Gasteizko Mercedesen plantan ekoiztutako E-Vito furgoneta, seriean egindako lehen ibilgailu elektriko industriala

Eroski enpresa eta bere flota-banatzailearen bidez, E-Vito lehen bost furgoneta ditu jada Euskadik, lehen ibilgailu elektriko industrialaz ari gara, erregaiaz dabilen modeloaren prestazio berberak eskaintzen dituena, baina C02 partikularik ez igortzeak eta kutsadura akustiko ezak suposatzen dituen onurak eskainiz. Industria Sailburu Bernabé Undaren hitzetan “herrialde ikuspegia eta lankidetza uztartzen dituen kasu paradigmatiko baten aurrean gaude, ekitaldi honi atera diezaiokegun ikasbidea zera litzateke: gure ekonomiako sektore bat nazioarte mailako lehen lerroan jartzeko dugun gaitasuna, ahaleginen batuketaren bidez”.

2009ko abenduan, Eusko Jaurlaritza eta Mercedes Benz-eko Espainiako ordezkariek hitzarmen bat sinatu zuten enpresak Gasteizen duen lantegian furgoneta elektrikoak ekoizteko, gaur bertan bete da konpromiso hau Mercedes Benz-ek lehen bost E-Vito furgoneta elektrikoen giltzak Eroskiri eman dizkionean, enpresa honen flota-banatzailearen parte izango direlarik.

Eusko Jaurlaritzak bultzatu du ahaleginen batuketa hau, Industria Sailburu Bernabé Undak "gertaera honek ekimen estrategiko gisa duen garrantzi handia, gainontzeko enpresak erakartzeko proiektu gisa, eta adierazle oso sinbolikoa dela ahaleginak batzeko eta sakonera handiko proiektuetan sakrifizioak egiteko dugun gaitasun itzelaren eredutzat jo daitekeela” nabarmendu du. Honela bada, mugikortasun jasangarriago batera goaz, ingurumenarekiko errespetu gehiago erakutsiz, 2020an Euskadin saldutako ibilgailuen %10 elektrikoak izan daitezen xedearekin", Industria sailburuaren berbetan.

Iragan uztailean Gobernu Batzordeak Lehiakortasun Plangintza onartu zuen, Bernabé Undaren iritziz, “Eusko Jaurlaritzak Euskadin sustatu nahi duen lehiakortasun eraldaketa eman dadin gida izango dena; ekonomia berritzaile, irekia eta jasangarria sortzea duela jomuga”. Markatu ekonomiko globala ulertzeko beharrizana nabarmendu du Undak, “Euskadiko enpresen lehiakideak ez dira honezkero Arrigorria, Arrasate edo Jundizen, geroz eta mundu globalizatuago batean merkatuak ez du mugarik, egun, gure enpresak egoera berdintasunean lehiatzen dira kanpoan txinatar, alemaniar edo amerikarrekin eta zenbait sektoretan egoera indartsuetan kokatzea ezinbestekoa da nabarmendu ahal izateko, gaur egun egiten ari garena ibilgailu elektrikoarekin hain zuzen, eta ez bakarrik enpresa pare batekin, Euskadiko automobilen sektore osoarekin baizik, era bateratuan bere kalitate kredentzialak, berritzeko gaitasuna eta etorkizunera begirako ikuspegia erakusten dituena ".

Industria Sailaren eta bere arduradun gorenaren ustez, Euskadiko enpresa sarearentzako eredu eta akuilu izan daiteke proiektu hau.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)