Eu

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Euskaraldiko bere lehen hamaikakoa aurkeztu du

2018.eko uztailak 11

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak “Euskaraldia, 11 Egun Euskaraz” ekimena sustatzeko bere 11koa aurkeztu zuen atzo, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan. Talde enbaxadore honen lana izango da ekimena Saileko langileen artean hedatzea eta euskararen erabilera errazten laguntzea Euskaraldia izango den 11 egun horietan (azaroaren 23tik abenduaren 3ra).

Euskaraldiak apirilaren 18an bere lehen hamaikakoa aurkeztu zuenetik antzeko talde enbaxadoreak euskararen lurralde osoan zabaldu dira, eta Eusko Jaurlaritzako sail guztiek beren hamaikakoak aurkeztuko dituzte.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @zarautzeuskaraz
    2018.eko uztailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak @euskaraldia ekimeneko bere lehen hamaikakoa aurkeztu du ➡︎ https://t.co/T7O7rAnLfW

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko langileak