Eu

Beatriz Artolazabal´ek Gina Riaño “Organización Iberoamericana de la Seguridad Social (OISS)” erakundeko idazkari nagusiari Euskadin kudeatzen diren gizarte-politiken xehetasunak eman dizkio

2018.eko uztailak 11
  • Gaur egun, OISSen kide dira 22 herrialdetako 148 erakunde.

 

VG 2018 07 11

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Gina Riaño Organización Iberoamericana de la Seguridad Social (OISS) erakundeko idazkari nagusiari Euskadin kudeatzen diren gizarte-politiken xehetasunak eman dizkio. Gina Riaño, egunotan, Euskal Autonomia Erkidegoa bisitatzen ari da, Francisco Jacob OISSeko idazkariorde nagusiarekin eta Carlos Santos Lan Arriskuen Prebentzioaren Arloko arduradunarekin batera.

                                             

Marcos Muro, Lide Amilibia sailburuordeekin, Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusiarekin eta Rafael Hueso Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako koordionatzaileekin batera, Artolazabal sailburuak azaldu du, halaber, Lanbide´n abiarazitako hobekuntza- eta eguneratze-prozesua. Iberoamerikako ordezkaritzak Euskal Enplegu Zerbitzuaren eskumenen gaineko interesa erakutsi du, eta OISSen helburuak aurkeztu dituzte; horrela, etorkizunerako Euskadirekin lankidetzan jardun ahal izateko aukera zabaldu da.

 

Gina Riaño Kolonbiako laneko eta gizarte-segurantzako ministro izan zen (1999-2000) eta osasun-ministro. Gizarte Segurantzako Institutuko Zuzendaritza Kontseiluko presidente, Gizarte Aurreikuspeneko Kutxa Nazionaleko zuzendari nagusi eta Instituto Nacional de Transporte y Tránsito (INTRA) institutuko idazkari nagusi. Politika publikoei eta segurtasun-sistemak eta gizarte-babeseko sistemak egiteari buruzko zenbait ikerketa eta azterlan zuzendu ditu eta horietan parte hartu du.

 

OISS nazioarteko erakundea, teknikoa eta espezializatua da; 1954an sortu zen, Liman (Peru), eta helburu du “Iberoamerikako herrialdeetako ekonomia- eta gizarte-ongizatea sustatzea, gizarte-segurantzan eta, oro har, gizarte-babesaren eremuan dituzten esperientziak elkarrekin trukatuz, koordinatuz eta aprobetxatuz”.

 

OISSeko kide dira gizarte-segurantzako, gizarte-aurreikuspeneko, lan-segurtasuneko eta -osasuneko erregimenak eta, oro har, gizarte-babesa kudeatzen dituzten gobernu eta erakundeak.           Gaur egun, OISSen kide dira 22 herrialdetako 148 erakunde.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Gina Riaño, Franbcisco Jacob, Carlos Santos, Rafaél Hueso