Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Artzain Onaren Katedralean izan da Jose Maria Setién apezpikuari azken agurra ematen

2018.eko uztailak 10

Iñigo Urkullu Lehendakaria Artzain Onaren Katedralean izan da gaur arratsaldean José María Setién apezpikuaren senide eta adiskideei doluminak ematen. José María Setién Donostiako apezpiku emeritua gaur goizaldean hil da Donostian igandean iktus bat jasan ondoren.

El lehendaki ha puesto en valor la "cercanía" y "generosidad" del prelado, además, ha remarcado que Setién ha sido "un ejemplo" en la Iglesia y en el País Vasco. Igualmente, ha destacado "su compromiso íntegro y honesto", así como que contribuyó a "sembrar" la convivencia en el País Vasco.

Lehendakariak Setién apezpikuaren "gertutasuna" eta "eskuzabaltasuna" balioetsi ditu, gainera, adierazi du Setién "adibide" izan dela bai elizan, baita Euskal Herrian ere. Halaber, emerituaren "konpromiso zuzena eta zintzoa" azpimarratu ditu, baita Euskal Herrian bizikidetzaren inguruan egindako lana ere. 

José María Setien arimaren aldeko hileta-elizkizuna Donostiako Artzain Onaren katedralean izango da bihar 12:00etan. Eukaristiaren ondoren, presbiterioan lurperatuko dute, aldarearen eskuinean. Katedralaren kriptan lurperatutako laugarren apezpikua izango da Setién, elizbarrutiak adierazi duenaren arabera. 

Hil-kapera irekita egongo da gaur 14:00etatik 20:00etara, eta bihar, 8:00etatik, hileta arte.
 
Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura sailburua, eta Jonan Fernandez, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia ere izan dira Artzain Onaren Katedralean.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak