
Bilbok haurreskola berria du
Basurtok (Bilbo) haurreskola berria du, Zankoeta Haurreskola, hain zuzen ere
Basurtoko haurreskola berriaren helburua beren seme-alabak eskola berrian inskribatzen dituzten gurasoei lan bizitza eta familia bizitza uztartzeko erraztasunak ematea da. Antzeko ezaugarriak dituzten gainerako ikastetxeek bezala, gizarte beharretara egokitutako ekipamenduak izango ditu.
Zankoeta haurreskola berriak 42 ikaslerentzako lekua izango du; hain zuzen ere, 0 eta 1 urte bitarteko haurrentzako bi gela (16 plaza) eta 1 eta 2 urte bitarteko haurrentzako beste bi gela (26 plaza). Gela guztiek atsedenaldirako gunea, aldagelak eta janaria prestatzeko gunea izango dituzte. Horrez gain, ikastetxeak sukaldea, jantokia jolasgunea, kanpoko jolastokia eta abar izango ditu.