Berriak Hezkuntza
Eu

Ikastetxe publikoetako zuzendaritzekin bilerak, gehiengo sindikalekin lortutako akordioen berri emateko

2018.eko uztailak 10
  • Aste honetan zehar, Hezkuntza Sailak ikastetxe publikoetako zuzendaritza taldeak bilduko ditu, gehiengo sindikalarekin lortutako akordioen berri emateko
  • Gaur, Gasteizko Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, izan da lehenengo bilera. Bihar Donostian ospatuko da, eta ostegunean Bilbon.

 

 

Aste honetan zehar, Hezkuntza Sailak Haur eta Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikastetxe publikoetako zuzendaritzei bilera egiteko dei egin die, lurraldeka, irakasle funtzionarioen mahai sektorialean gehiengo sindikalarekin sinatutako Akordioaren edukien berri emateko, eta sortu daitezkeen zalantzak argitzeko.

 

 

Akordioa pasa den maiatzaren 14an sinatu zen, zenbait hilez negoziatzen jardun ondoren. Akordio hori batu egiten zaie sailaren eta sindikatuen artean aurretik sinatutako beste hiru hitzarmenei (Hezkuntza Berezia, Sukalde eta Garbiketa eta Haurreskolak Partzuergoa). Sailak eta sindikatu sinatzaileek iritzi bera dute hartutako neurrien inguruan: hartutako neurriek eragina izango dute hezkuntza-sistemaren eta irakasleen lan-baldintzen hobekuntzan, eta hala jaso da akordioan.

 

Gaur goizean izan da lehenengo bilera, Gasteizko Eusko Jaurlaritzaren egoitzan. Olatz Garamendi Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak zuzendu du bilera, Langilearen Kudeaketa Zuzendaria den Jon Agirrek lagunduta, eta bere lantaldeko beste kieekin batera.

 

Bileran, Garamendi Sailburuordeak akordioaren edukiak azaldu ditu. Testuak lau eremu aztertzen ditu: enplegua eta egonkortasuna; ordezkapenen erregimena; ikastetxeetako plantillen errefortzua premien arabera; eta irakasleen lan-baldintzak.

Bertan, hezkuntza-sistemarako eta bertako profesionalentzako funtsezko alderdiak garatzen dira. Besteak beste, honako alderdi hauek nabarmendu behar dira:

 

  • Legegintzaldi honetan enplegu publikoaren eskaintzan 5.000 plaza baino gehiagorako konpromisoa;
  • Bitarteko izaera murrizteko neurriak; bitarteko irakasleentzako egonkortasuna;
  • Ordezkapenak lehenengo egunetik etapa guztietan;
  • Irakasleen plantillen errefortzua 3 urteko umeen ikasgeletan, ratioen arabera;
  • Irakasleen plantillen errefortzua Lehen eta Bigarren Hezkuntzan, ikastetxeetako hezkuntza-premien indizean oinarrituta;
  • Plantillak areagotzea Lanbide Heziketan, euskalduntzeari eta prestakuntza dualari erantzuteko;
  • Administrazio-langileak esleitzea Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeei;
  • Irakastorduak murriztea, adinagatik;
  • Aldi baterako ezintasunaren osagarria % 100ean eta kasu guztietan ordaintzea;
  • Familia-kontziliazioa eta beste motibo batzuk direla eta lizentziak eta baimenak hobetzea; edota
  • Irakastorduak osatzeko osagarritasuna, besteak beste. …

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak