Harrera Lehendakariari Cardiff-eko milurteko gazteluan
Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzak, Lehendakaria buru dela, Cardiff-eko gaztelua bisitatu du; eraikina 1106koa da. Cardiffeko gaztelua Galesko ondare-erakarpen nagusietako bat da, eta nazioartean leku garrantzitsua. Euskal ordezkaritzak bisita egin du estantzietako batzuetatik eta liburutegian amaitu du; bertan, Galesko Gobernuko Mark Drakeford Finantza ministroak egin die harrera. Ministroak topaketak izan ditu, oraintsu, Eusko Jaurlaritzako sailburuekin, Euskadin.
CAF enpresak Newporten dituen instalazioetara bisita egin ondoren, Lehendakariak Cardiffeko gaztelua bisitatu du; hiriburuaren erdian dago. Harresiek eta dorreek 2.000 urteko historia dute. Lehendakariak eskerrak eman dizkio, Euskadi bezala, berezko ohiturak, kultura eta nortasuna dituen nazioari, egindako harreragatik.
GALES, GAZTELUEN HERRIALDEA
Galesek 600 gaztelu baino gehiago ditu. Cardiffeko gaztelua turismo-erakarpen garrantzitsuenetako bat da. Cardiffeko gotorleku erromatarra Kristo ondoko 50eko hamarkadaren amaieran finkatu omen zen, itsasora erraz jo ahal izateko kokapen estrategikoan. Arkeologiako indusketek agerian uzten dute hori lau gotorlekuren lehena izan zela; bakoitza tamaina desberdinekoa. Harresi erromatarraren hondarrak gaur egun oraindik ikus daitezke.
Normandiaren konkistaren ondoren, gazteluaren gotorlekua eraiki zen (1106. urte inguruan), eta, horretarako, gotorleku erromatarraren setioa berrerabili zen. Ondoren, urteetan zehar, gotorleku eta Erdi Aroko etxebizitza gehiago izan ziren.
Gaztelua familia noble askoren eskuetatik igaro zen, baina, 1766an, ezkontza bidez Bute familiaren esku geratu zen. Laugarren Bute markesa hil ondoren, familiak erabaki zuen gaztelua eta bere parkearen zati handi bat Cardiff hiriari dohaintzan ematea. 25 urtez, gaztelua Musika eta Antzerkiaren Elkargo Nazionalaren egoitza izan zen, eta, 1974an, Galesko turismo-erakarpen nagusietako bat bilakatu da.