Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak CAF enpresaren instalazioak bisitatu ditu Galesen

2018.eko uztailak 11

Iñigo Urkullu Lehendakariak, gaur arratsaldean, CAF enpresak aurten Newport (Gales) hirian martxan jarriko dituen instalazioak bisitatu ditu, Andrés Arizkorreta konpainiako presidente exekutiboarekin batera. Lehendakariak egiaztatu du fabrika berri hori “merkatu globalak eta oso lehiakorrak errealitatera egokitzeko duen gaitasunaren adibide” dela, eta Eusko Jaurlaritzak garatzen duen industria-politikaren ardatz guztien adierazgarri da: inbertsioa, industria, berrikuntza eta nazioartekotzea.

Hori Lehendakariak Galesera eginiko bidaia ofizialaren lehen ekitaldia izan da. Bisita 15:30 inguru izan da (bertako ordutegia), eta, Lehendakariarekin batera, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzaren beste kide batzuk ere izan dira: Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Javier Zarraonandia Industriako sailburuordea, Mikel Anton Europako Gaietarako zuzendaria, Ainhoa Ondarzabal Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendaria eta Pablo Fano Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Londresen duen bulegoko zuzendaria. CAF enpresaren aldetik, Andrés Arizkorreta CEOa, Josu Esnaola merkataritzako zuzendari nagusia eta Graham Taylor instalazio berriko zuzendaria izan dira.

Instalazioen kanpoaldean elkar agurtu ondoren, enpresaren bulegoak izango direnak bisitatu dituzte, eta, bertan, instalazioen ezaugarrien aurkezpen laburra egin dute. Gero, trenak hartuko dituzten nabeak bisitatu dituzte.

Lehendakariak eskerrak eman ditu instalazioetara gonbidatzearren. Brexitaren hurbiltasuna aintzat hartuta, Lehendakariak ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak jarraituko duela euskal interesak Erresuma Batuan sustatzen, Brexita gorabehera. Orain arte ehundu den harreman hertsiari eutsiko zaio eta hazi egingo da, eta CAF euskal enpresak Galesen fabrika finkatzea horren adierazle ona da".

 Lehendakariak egiaztatu du CAFen inbertsioak mugikortasuneko joera berrien eskakizunei erantzuten diela, eraginkorragoak eta ingurumenarekin arduratsuagoak direnei. Hori horrela, gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak Mugikortasun elektrikoko Plana duela eta esan du CAFen instalazio berriak “aukera-eremu” direla garapen teknologikorako eta Euskadi buru izan behar duten aukerako lurralde berrietan soluzioak bilatzeko.

Bestalde, Andrés Arizkorreta CAFeko CEOak egin duten inbertsioaren balioa nabarmendu du; izan ere, horren bidez, trenbidearen industria-sektorearen hazkuntza sustatu eta gunean trebakuntza handiko enpleguak sortu ahalko dira.

Teknologia berritzailea merkatu berrietarako

Eusko Jaurlaritza CAF enpresaren lagun, teknologia berritzailea eskuratzeko eta merkatu berrietara zabaltzeko prozesuan. Horrela, Lehendakariak adibide gisa zera nabarmendu du: “ETS-Euskotrenek eta CAFek akordioa sinatu dute, trenbidearen teknologian berrikuntzan jarduteko eta euskal sarean CBTC sistema ezartzeko; horren bidez, trenen segurtasuna eta eraginkortasuna hobetuko da, zirkulazioaren kontrol adimendunari esker”. Euskadi premia berrietara egokitzen da, “muga teknologikoa gainditu eta garraioko sistema adimendunak sartzen aitzindari izateko”.

Lehendakariak “lankidetza publiko-pribatuaren lankidetza-ereduaren aldeko apustua” egin du, “Euskadi markari balio erantsia ekar diezaioketen berrikuntza-proiektuen egokitasunerako eta, horrela, nazioarteko merkatuan lehiatzeko".

CAF- Erresuma Batua

Erresuma Batuan zenbait urtez lanean jardun ondoren, CAF enpresak erabaki zuen Newport (Gales) hirian fabrika bat finkatzea; izan ere, Europako kontinentean trenbidearen merkatu aktibo eta lehiakorrenetako bat da. Euskal enpresak 40 milioi euro inguruko inbertsioa egin du 2018aren amaieran martxan egotea aurreikusten den instalazioan. Partzelak 46.000m2 ditu, eta 2019an 300 pertsona ingururi enplegua emango diela aurreikusten da, eta guneko enpresa hornitzaile eta zuzkitzaileetan eragin esanguratsua izango duela eta, horrela, trebakuntza handiko lanpostuak sortuko dituela.

Fabrika trenbideko ibilgailu-mota guztiak fabrikatzeko diseinatu da, dieselezko askotariko unitate elektrikoak, tranbiak eta abiadura handiko trenak.

Nabarmendu behar da CAFek presentzia esanguratsua izan duela Erresuma Batuan: Nothern Spirit linearako unitateak hornitu zituen edo Heathrow Express konexiorako, zeinak aireportua Londreseko Paddingtoneko estazioarekin lotzen baitu.

Oraintsu, enpresak jakinarazi du High Speed 2-ren (HS2), Erresuma Batuan abiadura handiko trenbidearen linea berria eraikitzea sustatzen duen Britainiako estatuko sozietatearen, gonbidapena jaso duela, abiadura handiko sare berrian jardungo duten abiadura handiko trenak erosteko programan parte hartuko duten konpainien zerrendan sartzeko. CAFek jakinarazi zuenez, kontratuek gutxienez 54 trenen diseinua, eraikuntza eta mantentze-lanak jasoko dituzte. Tren horiek 2026tik aurrera sartuko dira zerbitzuan.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2018.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari visita las instalaciones de la empresa CAF en Gales https://t.co/6O6IMgf9wX

Ekitaldiko kargudunak