Berriak Ogasuna eta Ekonomia

600 milioi euro ETE eta autonomoentzat 2018rako (Gobernu Bilera 2018-07-10)

2018.eko uztailak 10

Gobernu Kontseiluak Euskadiko enpresa txikiei eta ertainei eta autonomoei zuzendutako Finantza-laguntzako 2018rako programari buruzko dekretua onartu du gaurko bileran, 600 milioi euroraino, gehienez ere. Ogasun Sailburuaren aginduz onetsiko den lehenengo deialdiak 150.000.000 euro izango ditu, kolektibo horiei banku-finantzaketa lortzeko aukera emateko, euren likidezia eta kapital zirkulatzailearen finantzaketa beharrei erantzuteko.

Programak joan den 2017ko ekitaldiaren finantza-baldintzei eusten die, eta maileguen gehieneko interes-tasa honela finkatuko da: Euriborra, sei hilabetetara, gehi eragiketaren epearen araberako gehieneko diferentzial batzuk: %1 hiru urterako eragiketetan, eta %1,25 bost eta zazpi urterako eragiketetan.

Programa betetzeko, Ogasun eta Ekonomia Sailak beharrezkoak diren hitzarmenak sinatuko ditu Elkarrekiko Bermerako Sozietate eta Finantza Erakunde laguntzaileekin. 

Programaren xehetasunak EHAAn emango dira argitara datozen egunetan. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko