Eu

Beatriz Artolazabalek Gobernu Kontseiluari “2018-2020rako herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren eremuan jarduteko V. plana”ren zehaztapenak eman dizkio (Gobernu Bilera 2018-07-10)

2018.eko uztailak 10

Herritarren eskubideetan eta aukeretan berdinzalea den euskal gizartea, sozialki kohesionatua eta gizartean egoerarik ahulenean bizi diren kolektiboekin solidarioa dena eraikitzeko ildoak ezartzen ditu

Pertsona eta kultura guztien aniztasunarekiko errespetua bultzatzen du eta elkarreragin sozial positiboko testuingurua sustatzen du

Guztira, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailarekin batera, hainbat entitate eta erakundetako 120 pertsonak baino gehiagok jardun dute elkarlanean

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur, Gobernu Kontseiluari, “2018-2020rako herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren eremuan jarduteko V. plana”ren zehaztapenak eman dizkio; planak herritarren eskubideetara berdintasunean jotzen duen, Euskadin bizi diren pertsona guztien aukera-berdintasuna bultzatzen duen, sozialki kohesionatzen duen eta gizartean egoerarik ahulenean bizi diren kolektiboekin solidarioa den euskal gizartea eraikitzera” bideratuta dauden lehentasunezko ekintza-ildoak ezartzen ditu; horrela, errespetatu egiten du pertsona eta kultura guztien aniztasuna eta elkarreragin sozial positiboko testuingurua sustatzen du.

Artolazabal sailburuak zehaztu duenaren arabera, “2018-2020rako herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren eremuan jarduteko V. plan hau honako printzipio hauetan oinarritzen da: berdintasuna, giza eskubideak, diskriminaziorik eza, kulturartekotasunaren elkarreragina, gizarte-kohesioa eta elkartasuna. Gainera, genero-ikuspegia eta euskara jaso ditu”.

Planak helburu estrategiko orokorrak, sektorialak eta bereziak ezartzen ditu, jardun-eremuak, horietako bakoitzean aurreikusitako ekintzak eta arreta berezia behar duten kolektiboak. Eta hiru dira ezartzen dituen lehentasunezko jardun-eremuak: hezkuntza, enplegua eta bizikidetza. Gainera, osasunari, etxebizitzari eta justiziari buruzko hiru eremu osagarri identifikatzen ditu.

Beatriz Artolazabalek esan du “hura lortzeko, hiru neurri-mota ezartzen direla: estrategikoak, antolamenduzkoak eta programatikoak. Estrategikoen helburua da immigrazioaren hasierako eremuari berriro bere lekua ematea, kontuan hartuta orain eraldatuta dagoela, herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren espazio kontzeptual zabalagoan, arreta-gune eta ekintza politikoaren lan-gune nagusietako batean”.    Atal honetan, guztira, hamaika ekintza identifikatu ditugu, eta horien ezarpenak eta garapenak herritar guztien eskubide eta betebeharren berdintasunean oinarritzen den herrialdeko proiektua eraikitzeko funtsezko ekarpena izan behar dute, desberdintasunak murrizteko eta gizarte-kohesioa sustatzeko estrategia gisa.

Antolamendu-neurriak herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren eremuan lan egiten duten eragile, instantzia eta erakunde guztiak jaso dituen sistema sortzera, abiaraztera eta garatzera bideratuta daude, modu antolatuan, sistematikoan, koherentean eta baterako helburuekin egiteko. Hamabost ekintza identifikatu dira", esan du Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak.

Neurriak

Neurri programatikoak direla eta, Artolazabalek azaldu du “lehentasunezko hiru ekintza-eremuetan sailka daitezkeen neurri zehatzak direla: hezkuntza-eremua (7 neurri), enpleguaren eta prestakuntzaren eremua (13) eta bizikidetzaren eremua (19). Gainera, beste hiru jardun-eremu osagarri ere identifikatu dira: osasunaren eremua (3 neurri), etxebizitzarena (bost) eta juridikoa (3).

Artolazabalek esan du “V. Plan horrek balioko duela jarraipena emateko 2014-2016rako Immigrazioaren aldeko Euskal Estrategiaren izenekotik sortu zen IV. planaren eta aurrekoen printzipioei”. Horren harira esan du “azken hogei urteotan eskuratutako esperientziaren bidez, euskal gizarteak dagoeneko badituela mekanismoak, tresnak eta baliabideak atzerriko jatorria duten pertsona horien harrerari erantzuteko”.

Plan hau prestatzeko bi fase bereizi egin dira: lehen fasean (2017ko urria-abendua), bilerak egin ziren gaian erreferentziazkoak ziren pertsonekin eta eragileekin, beren iritziak batu eta beren lankidetza izateko (40 elkarrizketa pertsonal indibidual eta 23 bilera eragileekin: Ikuspegi, Euskadiko herritar etorkinen integraziorako eta gizarte-partaidetzarako foroko batzordeak, Biltzen, gizarte-entitateak…).

Gero –2018ko urtarrilaren eta martxoaren artean–, jardun-plan hau prestatu eta idatzi zen, aurretiko dokumentazioan oinarrituta, eta haren zirriborroa eragile horiekin eginiko bilera monografikoetan egiaztatu zen. Guztira, entitate eta erakundeetako 120 pertsonak baino gehiagok jardun dute lankidetzan, hura prestatzen.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Enplegua eta Gizarte Politikak
    2018.eko uztailak 11

    Kaixo Jorge, en esta misma página web. En la parte de arriba encontrarás cuatro pestañas: audio, vídeo, fotos y PDF. En esa última, tienes el documento en PDF listo para descargar.
    Un abrazo.

  • 2018.eko uztailak 11

    ¿Dónde puedo encontrar el documento presentado?

  • Enplegua eta Gizarte Politikak
    2018.eko uztailak 11

    Egun on Joseba Iñaki,
    El colectivo de personas jóvenes se tiene muy en cuenta, de hecho su papel es central, en el nuevo Plan Director de Vivienda, presentado por el Consejero Arriola en abril. El proyecto cuenta con un presupuesto consolidado de 1.119 millones de euros y prevé promover la edificación de 6.350 nuevas viviendas de protección pública, la obtención de suelo residencial para la edificación de otras 2.000 y el incremento del parque de alquiler protegido en hasta 7.200 viviendas, 6.400 pertenecientes al programa Bizigune. Además, ee crea Gaztelagun, un programa dirigido a jóvenes de entre 23 y 35 años destinado a favorecer su emancipación mediante ayudas directas para el pago de un alquiler.
    Puede encontrar información al respecto en esta misma web.

  • 2018.eko uztailak 10

    Me parece muy bien pero otro de COLECTIVOS DESFAVORECIDOS, , son los matrimonio jóvenes que no pueden encontrar piod de alquiler acode con sus ingreso y también los jóvenes que están trabajando y no se pueden independizar.
    ¿No se puede destinar para ellos también algún presupuesto?.

Komunikabideek behera kargatzeko