Gobernu Kontseiluak 2018ko Emakunde Sariaren deialdia onartu du (Gobernu Bilera 2018-07-10)
Gobernu Kontseiluak Berdintasunerako Emakunde Sariaren sariaren 2018ko edizioaren deialdia onartu du. Sariaren helburua da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona fisiko nahiz juridikoei jendaurreko ezagutza egitea eta lan hori jendaurrean nabarmentzea; emakumeek egindako lana aintzat hartzea eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzearren egindako lanetan nabarmendu direnak saritzea, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzearren egindako lanetan nabarmendu direnak ere.
Sariaren diru-kopuru gordina 14.400 euro da eta hautagaiak aurkezteko epea datozen asteetan ireki eta irailaren 15ean amaituko da.
Emakunde Sariak lau alorretan banatzen ziren 2006ko ediziora arte. Sari bakarra ematen denetik hauek izan dira sarituak: Mari Jose Urruzola, 2006an, Bagabiltza elkartea, 2007an; Bizkaiko Emakumeen Asanblada 2008an; Lilaton taldea 2009an; Teresa del Valle, 2010ean; Irun eta Hondarribiakoa larde mistoak, 2011an; Bilboko Asistentzia Psikosozialerako Moduluek (Rekaldeberri, Deustu-San Ignacio eta Iralakoek), 2012an, La Posada de los abrazos elkartea 2013an, Fórum Feminista María de Maeztu 2014an, eta Hitzez emakume baserritarren elkarteak eta Arabako Landa Eremuko Emakumeen Sareak 2015ean; 2016an Marta Macho, matematiketan doktorea; eta 2017an Virginia Imaz pailazoa.
-
2018-07-12
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: 🔵 El Consejo de Gobierno ha aprobado la convocatoria del Premio @Emakundejgv 2018 ➡︎ https://t.co/Ndxu2pNvtv https://t.co/AXaw… -
2018-07-11
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: 🔵 El Consejo de Gobierno ha aprobado la convocatoria del Premio @Emakundejgv 2018 ➡︎ https://t.co/Ndxu2pNvtv https://t.co/AXaw… -
2018-07-11
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: 🔵 Gobernu Kontseiluak 2018ko @Emakundejgv Sariaren deialdia onartu du ➡︎ https://t.co/sUOKD4SZom https://t.co/wfE9Zx7ThB -

2018-07-10
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: 🔵 El Consejo de Gobierno ha aprobado la convocatoria del Premio @Emakundejgv 2018 ➡︎ https://t.co/Ndxu2pNvtv https://t.co/AXaw…