Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Euskal erakundeek iragaitzazko migratzaileentzako larrialdietako bizitokirako aldi baterako zentroak prestatuko dituzte

2018-07-09
  • Gaur arte, autonomia-erkidegora 300 ostatu-gau baino gutxiago behar izan dituzten iragaitzazko 581 migratzaile iritsi dira.
  • Eusko Jaurlaritza, aldundiak eta udalak jakitun daude udako migratzaile gehienek harremanak dituztela Europako beste gune batzuetan

VG 2018 VII 10

Euskal erakundeek, beharrezkoa izanez gero, iragaitzazko migratzaileentzako larrialdietako bizitokirako aldi baterako zentroak prestatuko dituzte, Bilbon dagoen zerbitzuaren antzera, gaur arratsaldean Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan egin den bileran adostu bezala. Bileran, Eusko Jaurlaritzako, foru-aldundietako, Eudeleko eta Donostiako, Bilboko eta Vitoria-Gasteizko eta Irungo udaletako ordezkariek parte hartu dute.

 

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua izan da topaketako buru eta, bertan, aurtengo udan beste herrialde batzuk helmuga dituzten migratzaileen helduera eta paso puntuala aztertu da; horietarako, nagusiki Gurutze Gorriak kudeatutako arreta humanitarioa bermatzen da.

 

Gaur arte, autonomia-erkidegora 300 ostatu-gau baino gutxiago behar izan dituzten iragaitzazko 581 migratzaile iritsi dira; izan ere, beren ideia Europako beste puntu batzuetara bidaiatzen jarraitzea da. % 5ek baino ez ditu eman bi gau baino gehiago.  “Helburua denbora eta larrialdi-egoera horretan arreta humanitarioa eskaintzea da. Kasu askotan, behar duten bakarra beren sakelako telefonoak kargatzeko puntua eta wifi sarea baino ez dira, beren kokapenaren eta, ustez, heltzeko egunaren berri emateko”, esan du Artolazabalek.

 

Larrialdietako bizitokiaren aldi baterako zentroetan garbitasuna, jatekoa eta ohea eskainiko lirateke, egun birako, beharrezkoa den kasuetan. Bileran, halaber, garraio-terminaletan informazio-puntuak eskaintzea ere erabaki da.

 

Beatriz Artolazabalek “udan iragaitzazko migratzaileekin gertatzen ari diren kasuen, Euskadira duela urteak bertan geratzeko, lana aurkitzeko eta bizi-proiektua hasteko heltzen diren pertsonen kasuak” bereizi ditu, “eta horientzat jarduteko plan berria prestatu dugu, eta bihar aurkeztuko dugu, Gobernu Kontseiluaren ondoren. Paraleloan, baterako lan-espiritu horrekin, aurrez aurre ditugun egoerei erantzunik onena ematen jarraituko dugu".

 

Gaur arratsaldeko topaketan, besteak beste, Beatriz Artolazabalek parte hartu du, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak, Ernesto Sainz Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak, Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordeak, Jonan Fernández Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak, Monika Hernando Giza Eskubideen zuzendariak, Aitziber San Román eta Iñaki Gurrutxaga Donostiako Udalekoek, Peio López de Munain eta Sara Buesa Vitoria-Gasteizko Udalekoek, Itziar Urtasun eta Iñigo Zubizarreta Bilboko Udalekoek, Sergio Corchón eta Igone Virto Irungo Udalekoek, Maite Peña eta Maribel Vaquero Gipuzkoako Foru Aldundikoek, Marian Olabarrieta eta Nekane Zeberio Arabako Foru Aldundikoek, Teresa Laespada eta Oscar Seco Bizkaiko Foru Aldundikoek eta Eukene de Miguel Eudelekoak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Aitziber San Román Iñaki Gurrutxaga; Peio López-Munain Sara Buesa; Itziar Urtasun Iñigo Zubizarreta, Sergio Corchón Igone Virto, Maite Peña Maribel Vaquero; Marian Olabarrieta Nekane Zeberio, Teresa Laespada Oscar Seco Eukene de Miguel.