Eu

Euskal Autonomia Erkidegoko Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroak aztertu du Gobernu Kontseiluak bihar onartuko duen jarduteko plana

2018.eko uztailak 09
  • Artolazabalek dibertsitatearen eta immigrazioaren arloan lan egiten duten 120 pertsonen, erakundeen eta instituzioen lankidetza eskertu du

 

VG 2018 07 09

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur aurkeztu die, Lakuan, “Euskal Autonomia Erkidegoko Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroa” osatzen duten erakundeei “2018-2020rako Herritarren, Kulturartekotasunaren eta Immigrazioaren Eremuan Jarduteko V. Plana”. Beatriz Artolazabal sailburuak eta Iosu Erkoreka bozeramaileak bihar, Gobernu Kontseiluaren ondoren aurkeztuko dute Plana. Artolazabalek bertaratu direnei eskertu die “hilabete hauetan, 2017ko urrian zegoen dokumentazioa biltzen eta aztertzen hasi ginenetik, egindako lan eskerga”.

 

 “Prozesuan hainbat erakundetako eta instituziotako 120 pertsonak hartu duzue parte, eta, hartara, une oro elkarlanean eta modu parte hartzailean jardun duzue herritarren, aniztasunaren eta immigrazioaren arloetan lan egiten duzuen instituzioek, erakundeek eta elkarteek” esan die Artolazabalek Forora bertaratu direnei.

 

Topaketan Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak eta Ernesto Sainz-Lanchares Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak ere esku hartu dute.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak