Eu

Euskadik, “Euskadi txakurrarekin” kanpainaren bidez, turismoa maskotekin egitearen aldeko apustua egiten du

2018.eko uztailak 10

Retortillo sailburuak, gaur, “Euskadi txakurrarekin” kanpaina aurkeztu du; bertan, maskotekin egin daitezkeen plan eta ibilbideak jaso dira

Alfredo Retortillo, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, gaur, “Euskadi txakurrarekin” liburuxka eta kanpaina aurkeztu du; bertan, Euskadi bisitatzera txakurrekin datozenentzako edo berton bizi eta beren maskotekin planak egin nahi dituztenentzako plan, establezimendu eta ibilbideak jaso dira. Aurkezpenean, Elena Fernández Dog Vivant-eko zuzendaria eta sortzaileetako bat izan da, liburuxka prestatzen laguntzaile izan baita, bai eta kanpainan parte hartuko duten beste influencer batzuk ere.

Sailburuak gogora ekarri duen bezala, Europar Batasunean 65 milioi txakur baino gehiago daude eta, horietatik, 6 milioi baino gehiago, Espainian. “Joera goranzkoa da, eta, azken hamarkadan, bikoiztu egin da. Gero eta familia gehiagok dute maskota bat, eta 4 etxetik 1ek gutxienez txakur bat du. Eta, gainera, horietako askorentzat, txakurra familiako beste kide bat gehiago da, eta kontuan hartzen da erabakiak hartzeko orduan, besteak beste, aisiarako edo oporraldietarako”.

“Euskadi helmuga irekia eta harbera da, eta halakoa izan nahi du, halaber, animaliekin bisitatu nahi gaituztenekin ere”, esan du Retortillok.

“Euskadi txakurrarekin” liburuxkak Euskadi txakurrarekin bidaiatzeko helmuga bikaina izateko apustua egiten du; lehenengo eta behin, “gizakiei eta animaliei eskaini diezazkiekeen plan eta ingurune ugari dituelako, mendiak, hondartzak, burdinbide berdeak, paseo luzeak, baina baita hiriko aukerak ere. Eta, bestetik, klima apartekoa delako, maskotek urte osoan zehar gozatu ahal izateko”.

Liburuxka paperean eta formatu digitalean argitaratuko da, 4 hizkuntzatan (espainiera, euskara, frantsesa eta ingelesa); bertan, aholkuak, gomendioak, planak eta ibilbideak jaso dira, bai eta, nahi izanez gero, txakurrak solte joateko zona eta ordutegiak ere. 3 hiriburuetan, euskal kostaldean, mendi eta haranetan eta Arabako Errioxan oinarritu gara. Txakurrak onartzen dituzten establezimendu, hotel, saltoki, jatetxe eta espazioak jaso dituen zerrenda jaso du.

Era berean, garraioari edo baliabide turistikoetara jotzeko bideari buruzko eta udalerrietako arauketei buruzko oharrak ageri dira; izan ere, udalerrietan araudiak desberdinak izan daitezke. Horrela, errazagoa eta erosoagoa izango da lurralde osoan mugitzea.

Liburuxka horrekin batera, informazio-kanpaina egingo da, nagusiki online eta gizarte-sareetan, Euskadik “dog friendly” helmuga gisa dituen baliabideak ezagutzeko.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @zuloko
    2018.eko uztailak 21

    Comentario de Twitter:
    Happy international dogs day! #DíaDelPerro #Puppy #DogsDay https://t.co/Wj3rSuYom7

  • @EnoAventura
    2018.eko uztailak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi apuesta por el turismo con mascotas con la campaña “Euskadi con perro” ➡︎ https://t.co/JGlUNZ3rgg

    #bienvenidogs #dogg…

Ekitaldiko kargudunak