Eu

Garraio publikoaren bulego berria Euskotrenen Gernikako geltokian

2018.eko uztailak 05
  • Bertan BARIK txartelarekin lotutako kudeaketak eta Euskotrenen zerbitzuarekin lotutako izapideak bideratu ahal izango dira, Bilboraino joan beharrik gabe.
  • Gernikako bulego berri honekin eta Durangon orain dela urte bete inguru ireki zenarekin, zerbitzua Busturialdeko eta Durangaldeko eskualdeetara hurbildu nahi izan da.
  • Bulegoan Euskotreneko bezeroarenganako arretarako langileek egingo dute lan.

Eusko Jaurlaritzako Garraio zuzendari Janire Bijueskak eta Bizkaiko Garraio Partzuergoko (CTB) zuzendari kudeatzaile Gorka Ugaldek eta Euskotreneko zuzendari nagusi Imanol Lezak, Euskotrenen Gernikako geltokian (Geltoki plaza zk.g.) jarri den BAB berriak herritarrei emango dizkien zerbitzuak aurkeztu dituzte gaur goizean.

Hemendik aurrera, Busturialdeako herritarrek BAB berri horretara jo ahal izango dute zenbait kudeaketa egiteko, Bilboraino joan beharrean:

  • Bizkaiko garraio publikoko edozein zerbitzuri buruzko galderak.
  • Barik txartelarekin loturiko kudeaketak: Barik Kide eta Giza txartelen salmenta eta horiekin loturiko izapide guztiak (pertsonalizazioak, erregistroa, bajak, behin-behinekoak, luzapenak, aldaketak, etab.).
  • Euskotrenen zerbitzuarekin zerikusia duten kudeaketak: zerbitzuari buruzko informazioa eskatu, galdutako gauzak erreklamatu, kexak eta iradokizunak egin...

Hau da jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera (lanegunak direnean), 08:00etatik 20:00etara, udan eta jaiegunen arteko zubietan izan ezik.
  • Udan (uztaila eta abuztua): astelehenetik ostiralera (lanegunak direnean), 08:00etatik 15:00etara.
  • Jaiegunen arteko zubietan: 09:00etatik 15:00etara.

Gernikako BABak bat egiten du CTBk sustatutako Bizkaiko Garraio Publikoaren Bulegoen Sarearekin:

  • Euskotrenen bulegoak, Durangon eta Gernikan.
  • Euskotren eta Metro Bilbaoren bulegoa, Zazpi Kaleak/Casco Viejo geltokian.
  • CTBren bulegoa, San Mamesko geltoki intermodalean.
  • Metro Bilbaoren bulegoak, Areetan eta Ansion.
  • Bilbobusen bulegoa, Poza Lizentziatuaren kalea 6 helbidean (Elkanoko izkinan).
  • Renferen bulegoa, Abandoko geltokian.
  • Bizkaibusen bulegoak, Bizkaiko Unibertsitate Campusean, Sodupeko udal-bulegoetan (Gallaraga zeharkalea 20) eta Portugaleteko Herritarren Arretarako Bulegoan (San Roke plaza).

Erabiltzaileek garraio publikoaren bulegoei buruzko informazio gehiago jaso dezakete Bizkaiko Garraio Partzuergoaren webgunean (www.ctb.eus) eta 94 685 5000 telefono-zenbakian.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak