Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak, Bruselan, eskualde eta tokiko erakundeek klima-aldaketari aurre egiteko neurriak proposatu ditu

2018.eko uztailak 05

Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak Europako Parlamentuko Hemizikloan Eusko Jaurlaritzak Europako araudiaren inguruan duen jarrera defendatuko du; egunotan eztabaidan dago Bruselan, EBko Europako Eskualdeetako Lantaldearen Osoko Bilkuran. Oraingoan, Eskualdeetako Lantaldeak guztira hamaika irizpen eztabaidatuko eta bozkatuko ditu, eta Euskadik horien inguruan 16 zuzenketa-proposamen aurkeztuko ditu.

Era berean, saio horretan honako hiru eztabaidagai hauek izango dira: klima-aldaketaren aurkako borroka, Austriako presidentetzaren lehentasunak Europar Batasuneko Kontseiluan eta Europaren etorkizuna estatu kide batzuetako toki eta eskualdeko erakunde elkarteekin.

«2020aren ondoko gobernamendu klimatikoa»ri buruzko irizpen-proiektua dela eta, Eusko Jaurlaritzak, bere zuzenketen bidez, berretsi egiten du klima-aldaketari buruzko Parisko Akordioari ematen dion babesa, eta gogorarazten du Europar Batasunak eskualde eta toki mailan klima-aldaketari aurre egiteko egokitzapen-neurriak aplikatzea sustatzeko dagoen beharra. 

«EBko mugako eskualdeetan hazkuntza eta kohesioa sustatzea» izeneko irizpen-proiektua dela eta, euskal zuzenketek azpimarratzen dute lurraldeko lankidetza-programetan kontuan izan behar direla, halaber, itsas estrategiak, besteak beste Estrategia Atlantikoa.

«Dieta osasungarriak eta jasangarriak sustatzeko tokiko eta eskualdeko pizgarriak» irizpen-proiektua dela eta, Eusko Jaurlaritzak berretsi egiten du etiketetan elikagaien informazio nutrizionala zabaltzeko beharra, kontsumitzaileek jakinaren gainean egonda hautatu ahal izateko. Azkenik, «Emisio baxuko mugikortasuna lortzeko» irizpen-proiektuari planteatutako zuzenketetan, zenbait baldintza jaso dira, autobus eta autokarrekin nazioarteko garraio-zerbitzuak baimentzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak