Eu

12 herrialdetako 22 taldek uztaila eta urria bitartean gasteizen egingo den Free-to-Play bideo-jokoen munduko lehen campus azeleratzailean parte hartzeko lehiatzen dute

2018.eko uztailak 05

-Antolakuntzak Gasteizko F2P Campusean parte hartzeko 6 proiektu onenak aukeratuko ditu. Euskadiko hiriburuan egingo den Campusean sektoreko nazioarteko aditu nagusienetako batzuk bilduko dira.

-Topaketa Artium-en hasiko da datorren uztailaren 16an, eta uztailaren 19an, osteguna, partaide guztien aurkezpen ofiziala egingo da.

 

12 herrialdetako 22 taldek Gasteizko F2P Campusean parte hartzeko lehiatuko dute, Eusko Jaurlaritzak sustatu eta BIC Araba eta Basquegame erakundeek —Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren babesarekin— antolatutako Free-to-Play (F2P) bideo-jokoen lehen campus azeleratzailean. Urtean 116.000 milioi euro baino gehiago mugitzen dituen sektore honetan ekimenak eragin duen interes izugarria erakusten du kopuru horrek. Taldeek euren hautagaitzak www.f2pcampus.com web-orriaren bitartez aurkeztu dituzte, on-line sustapen-kanpaina handi bat egin ondoren eta campusa Bartzelona bezalako hirietan antolatutako hainbat ekitalditan edo Nordic Games-en —Malmo-n (Suedia) egiten den industria honetako azoka garrantzitsuenetako bat— aurkeztu eta gero. Datozen egunetan ezagutzera emango dira bideo-jokoen industriaren sektore honetako aditu nagusietako batzuk Euskadiko hiriburuan bilduko dituen lehen campus honetan parte hartzeko antolakuntzak aukeratutako 6 taldeen izenak.

Lehiatzen duten taldeen ia erdiak Espainiakoak dira, 10 hain zuzen ere. Errusia da eskaera gehien egin duen bigarren herrialdea (4). Gainera, Hego Korea, Erresuma Batua, Finlandia, Grezia, Txekiar Errepublika, Montenegro, Holanda, Ukraina, Eslovakia eta Estoniako taldeak ere badaude.  Gasteizko F2P Campusaren sustatzaileak oso gustura daude harrera bikain honekin, “batez ere lehen edizioa dela kontuan hartuz. Gure ustez campusera bertaratuko diren mentoreen kalitatea eta hiria bera —bereziki haiek bilduko diren Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zentro Museoaren instalazioak— izan dira hainbeste eskaera jasotzeko erakargarritasun nagusiak”.

Mundu-mailan erreferentzia diren mentoreak

Azkenean aukeratuko dituzten sei taldeek euren bideo-jokoen proiektuak Gasteizen landuko dituzte, arlo horretan munduko aditu nagusietako batzuen aholkularitza eta babesarekin. Aditu horiek, udan zehar, Euskadiko hiriburura bertaratuko dira proiektu horiek bertatik bertara ezagutzeko. Bide batez, free-to-play bideo-jokoetan interesatutako pertsona guztiekin topaketa irekiak egiteko aukera aprobetxatuko dute. “Aukera bikaina da esparru honetako profesionalak Gasteizera hurbiltzeko, nazioarteko guru hauek ezagutzeko eta eurengandik ikasteko”, azpimarratu dute campuseko antolakuntzatik.

Gasteizko F2P Campus-etik igaroko diren hogei bat adituren artean Kim Krogh —Suediako King estudioetako zuzendarietako bat—, Candy Crush jokoaren asmatzaileak, Stephane Assadourian —Assassins Creed serieko sortzaileetako bat— edo Eugene Yailenko —CATS edo Cut the Rope 2 bezalako jokoen diseinatzailea— bezalako izenak azpimarratu behar dira.

Campusa urriaren lehen egunetan amaituko da Demo Day batekin. Bertan partaideek euren proiektuetan emandako urratsak erakutsiko dituzte. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Campus-aren aurkezpenean hartutako irudi bat, iragan martxoan.