Eu

Gaur goizaldean, Bilbo-Loiuko aireportutik, udan Asian, Afrikan eta Amerikan zenbait erkidegori lagunduko dieten euskal gazte kooperanteen lehen taldeak irten dira

2018.eko uztailak 05
  • Euskadiko Gazteak Lankidetzan: Ander Añibarro Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak beren “entrega, elkartasuna eta ekimena” goraipatu ditu
  • Hogei GGKEk haur eta emakumeen, hezkuntzaren eta azpiegituren sustapen-proiektuak zuzentzen dituzte Asian, Afrikan eta Amerikan.

BIO 2018 07 05

Gaur, ostegunean, uztailaren 5ean, goizeko 5etan, 12 euskal kooperantek, guztira 99ren artean, Bilbo-Loiuko aireportutik irten dira:  8 Perura, 2 Kamerunera eta 2 Indiara. Atzo arratsaldean, 13 gazte Afrikako erdialderantz irten ziren. Ander Añibarro Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteriako zuzendaria agur esatera joan da, eta beren “entrega, elkartasuna eta ekimena” goraipatu ditu. Hiru hilabetez, garapenerako lankidetzako eginkizunak beteko dituzte.

Pasa den astean, Beatriz Artolazabal sailburuak txartelak eta dokumentazioa banatu zizkien aurtengo udan Amerikan, Asian eta Afrikan garapenerako gobernuz kanpoko 20 erakunderen (GGKE) proiektuetan parte hartuko duten 99 euskal kooperanteri. Hiru hilabetez, uraren eta saneamenduen horniduran, irakaskuntzan, haurtzaroan, emakumeen ahalduntzean eta prestakuntzan, osasunean, adinekoetan eta azpiegituretan lagunduko dute.

Euskadiko kooperanteen taldeak hiru hilabetez partaide izango dituzten jardueretan, honako eginkizun hauek izango dituzte: ura eta saneamenduak hornitzea, haurrei irakastea, emakumeak ahaldundu eta prestakuntza ematea, azpiegitura, osasun-prestakuntza, adinekoei arreta ematea edo irakaskuntza-zentroak prestatzea. GGKEen proiektuen helmugako herrialdeak honako hauek dira: Kolonbia, Peru, Filipinak, Guatemala, Honduras, Bolivia, Ekuador, India, Haiti, Mexiko, Filipinak, Senegal, Mozanbike, Kamerun eta Mexiko.

Gazte horiek ia 700 boluntarioren artean hautatu dira; hautagaiekin topaketak izan dituzte asteburuetan, neguan, Arabako Barria udalerrian, proiektuen arduradunek.

Eusko Jaurlaritzak babestutako laguntza-proiektuak antolatzen dituzten Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak honako hauek dira: Hermanas Pasionistas, Serso San Viator de Euskal Herria, Foro Rural Mundial, Fundación Ayuda Más, Xenofobiaren Aurka Taldea, Berdinak gara, Solidaridad Internacional, Haurralde Fundación, Fundación Jóvenes y Desarrollo, Arquitectos sin Fronteras, Fundación Benito Menni, Medicus Mundi Bizkaia, Ayuda en Acción, Hegoaizia, Asociación Africanista Manuel Iradier, Taupadak, Mozambique sur, Juan Ciudad Fundazioa GGKE eta Fundación Jóvenes y Desarrollo.           

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak