Berriak Lehendakaritza
Eu

ACICAE Automozio Klusterra ekimen “aitzindaria eta Europan orain erreferente” dela adierazi du Lehendakariak

2018.eko uztailak 05
  • ACICAE-Euskadiko Automozio Klusterraren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldian izan da Lehendakaria

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia, Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte, eta Lan eta Justiziako sailburu Mª Jesús San José lagun zituela, gaur arratsaldean izan da ACICAE-Euskadiko Automozio Klusterraren 25. urteurrena dela-eta antolatu den ekitaldian. ACICAEk Bizkaian duen egoitzan egin da ekitaldia. Bertan, Lehendakariak azpimarratu duenez, automozioa “funtsezko sektorea da Euskadin”, eta ACICAE, euskal automozio-sektorea dinamizatzea xedetzat duen erakundea, ekimen aitzindaria eta orain Europan erreferente dela adierazi du.

Automozioaren sektorean beren ekimenagatik enpresak jaso duten aintzatespenari aipamen eginez, Lehendakariak adierazi duenez, aintzatespen bikoitza da, “lehenik, enpresari eta erabakiak hartzen dituzten eta ekintzaile diren pertsonei, ideia bat aurrera ateratzeko dena ematen dutenei; eta, bigarren, gure Herrialdearentzat funtsezkoa den industria honetan elkarrekin lan egiteko borondatea erakusten duelako”.

Bestalde, Lehendakariak ACICAEren ahalegina aipatu du, instituzio publikoen eta enpresaren artean estrategia industrial bat partekatzeko premia indartze aldera. “Lankidetzan aritzea eta aliantzak taxutzea dira oinarri irmoa lehiakortasuna irabazten jarraitzeko, eta jarduera, aberastasuna eta kalitateko enplegua sortzeko”, zehaztu du Lehendakariak.

Gainera, Lehendakariak adierazi duenez, sektore honek ondo jakin du uneoro merkatuaren premietara egokitzen. Hala, mugikortasun elektrikoari eta eraginkortasun energetikoari loturiko irtenbideak bilatzeko premia aipatu du, mugikortasun-joera berriei erantzuteko, eraginkorragoak eta arduratsuagoak baitira ingurunearekiko. “Mugikortasun elektrikoko plan bat dugu eta aukera bat adierazten du ikerketa teknologikoan eta soluzioen bilaketan, aitzindari izan behar dugun eremuan, alegia”, azaldu du.

Lehendakariak adierazi du automozioaren sektorea dela iraultza industrial 4.0aren abiaburua, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza ekosistemaren eragilea. Hala, nabarmendu du euskal industrian oinarrizkoa den sektore honek duen nahia ekonomiaren ekosistema eta lehiakortasuna hobetzeko. “Industrian tradizioa, gaitasuna eta esperientzia dugu ziurtatua, baina badakigu hori ez dela nahikoa merkatu global eta lehiakorrean”. Horren haritik, Lehendakariak gogora ekarri du laugarren iraultza industrialari egiten ari zaiela aurre eta eurei dagokiela elkarrekin lan egitea lehiakortasuna irabazten jarraitzeko. Hala, lau jardute-eremu estrategiko aipatu ditu: digitalizazioa eta teknologia txertatzea; prestakuntza eta kualifikazio profesionala; berrikuntza eta espezializazio adimenduna; eta kanpora zabaltzea eta nazioartekotzea. “Automozioaren industriaren erronkak dira, Clusterraren erronkak, Herrialde erronkak”, azpimarratu du Lehendakariak.

Ekitaldia Zornotzan izan da, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburua, Hezkuntzakoa, eta Lan eta Justiziakoa ez ezik, bertan izan dira parte hartzen ACICAEko eta CIE Automotive-ko Lehendakari Antón Pradera, ACICAEko Zuzendari Nagusi Inés Anitua, Ogasun eta Finantzetako Foru Diputatu José Mª Iruarrizaga, eta Ekonomia Sustatzeko Foru Diputatu Imanol Pradales.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak