Eu

Euskadik eta Kanariek lankidetzan dihardute, “open data” kultura sustatzeko eta herritarren parte hartzea hobetzeko politika publikoetan

2018.eko uztailak 05

“Gobernu Irekia”ren inguruko bigarren topaketa egin dute, dauzkaten erronka eta desafioak aztertzeko eta datuak irekitzeko eta herritarrek parte hartzeko prozesuko antolamendu publikoak ebazteko

Eusko Jaurlaritza, hiru foru-aldundiak eta Kanarietako Gobernua berriz ere batu dira, Open Dataren, herritarrek politika publikoetan duten parte-hartzearen, parte hartzeko prozesuaren ebaluazioaren eta beste zenbait gairen inguruan eztabaidatzeko, esperientziak partekatzeko eta ekimen berriak martxan jartzeko. “Euskadi-Kanariak Gobernu Irekiaren Bigarren Topaketa”ren esparruan, erakunde parte-hartzaile guztiek administrazioetatik datu irekien estrategiaren alde egiteko duten baterako konpromisoa erakutsi dute, gizarte-balioa sortzen duen tresna gisa, sozietate zibilaren parte-hartzea bezala, antolatua edo ez antolatua, politika publikoak diseinatzeko eta planifikatzeko.

Irekiera-ekitaldian Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak eta José Miguel Barragán Kanarietako Gobernuko Presidentetzako kontseilariak parte hartu dute; erakunde-topaketa izan zuten aurretik, Euskadin, martxoan eginiko mota horretako lehen jardunaldian. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren aldetik, mahai teknikoetan Luis Petrikorena Gobernu Irekiko zuzendariariak eta Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariak ere parte hartu dute.

OPEN DATA FILOSOFIA

Open Data filosofiaren oinarria da herritarrentzat formatu berrerabilgarrietan eskuragarri jartzea erakunde publikoek kudeatzen dituzten datuak, libreki birbanatu eta berrerabili ahal izateko beste administrazio publiko edo profesional batzuek (ikerketa-taldeak, komunikabideak, enpresak…), merkataritza-xedeetarako, gizartearentzako aplikazioak eta zerbitzuak garatzeko.

Era berean, tresna honek aukera ematen die administrazioei gardentasunaren eta gobernu onaren arloan aurrera egiteko eta eskaintzen dituzten zerbitzu publikoen kalitatean hobetzen jarraitzeko.

2011n, Europako Batzordeak berak, datu irekiei buruzko txostena aurkeztu zuen eta, bertan, “berrikuntzarako, hazkuntzarako eta gobernu gardenerako makina” gisa katalogatzen zituen. Txosten horretan aitortzen zuen datu irekiak aukera bat direla, sektore publikorantz egiteko herritarren konpromisoan, politika publikoen garapenean eta zerbitzuen prestazioan aurrera egiteko. Europako Zuzentarauak indarrean jartzean, gainera, administrazio publikotik sortzen den informazioa berrerabiltzeko betebeharra ezarri da.

Oraintsuko azterlanek adierazten dute, gainera, datuetan oinarritzen den jarduera ekonomikoa hazkuntza-nitxoa dela. Gaur egun, Estatuan, toki eta eskualde mailako 150 ekimen inguru daude 14.750 datu-multzo eskuragarri dituztenak, eta kalkulatzen da, 2016aren eta 2020aren artean, datu irekien sektoreak % 37 egingo duela gora, Europa osoan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • José Miguel Barragán Kanarietako Gobernuko Presidentetzako kontseilaria