Eu

Eusko Jaurlaritzak, 2017an, gazte-sustapenerako zuzeneko 229 ekintza egin zituen, guztira (Gobernu Bilera 2018-07-03)

2018.eko uztailak 03

Gobernu Kontseiluak 2017 ekitaldiko Eusko Jaurlaritzaren Gazteriaren politika integralaren segimendu-txostena jaso du. 

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Gobernu Kontseiluari 2017 ekitaldiko Eusko Jaurlaritzaren Gazteriaren politikaren segimendu-memoriaren berri eman dio. 2014-2016 Eusko Jaurlaritzaren III. Gazte Plana garatu ondoren, neurri iragankor batzuk hartu ziren, Eusko Jaurlaritzaren IV. Gazte Plana onetsi arte; IV. Plana indarrean dago, 2018ko urtarrilaren 30ean onetsi zenetik. Beraz, planen arteko aldi honetarako, zenbait neurri iragankor hartu ziren, gazteen arloko ekintza positiboen programazioaren barruan.

2017 ekitaldian gauzatutako ekintza positibo horien datuak jaso ondoren, sailek, guztira, 229 ekintza egin dituzte, eta 179.227.785,93 euro inbertitu dira zuzenean gazteen arloan, Eusko Jaurlaritzan.

Saila

Ekintza-kop.

Aurrekontua

 

 

 

Lehendakaritza

23

1.245.640,51

Segurtasuna

12

324.812,82

Osasuna

18

1.207.798,00

Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

9

6.970.651,34

Enplegua eta Gizarte Politikak

72

88.999.793,30

Hezkuntza

39

52.220.712,60

Kultura eta Hizkuntza Politika

25

3.302.007,00

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

15

11.743.170,36

Lana eta Justizia

9

13.175.200,00

Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

7

38.000,00

 

 

 

Administrazio orokorra, guztira

229

179.227.785,93

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko