Eu

Gobernuak “aurrerapen sakonak” egiaztatu ditu euskal sektore publikoko gardentasunaren, informazio publikorako sarbidearen eta gobernu onaren arloan (Gobernu Bilera 2018-07-03)

2018.eko uztailak 03

Gainditutzat jotzen du datu eta informazio esanguratsu gehiago argitaratzeko beharraren etapa eta argitaratzen den informazioaren egitura, irisgarritasuna eta argitasuna lantzeko fase berriari ekiten dio, datuak herritarrentzat kontsumitzeko eta ulertzeko modukoak izan daitezen

Gaur Gobernu Kontseiluak onetsitako “Euskal Autonomia Erkidegoko eta bere sektore publikoko administrazio orokorrean gardentasuna ezartzeko mailari buruzko 2017ko balantzearen” datuak dira. 

Gaurko bileran, Gobernu Kontseiluak onartu egin du “Euskal Autonomia Erkidegoko eta bere sektore publikoko administrazio orokorrean gardentasuna ezartzeko mailari buruzko 2017ko balantzea”. Hirugarren urtez jarraian prestatu du Eusko Jaurlaritzak dokumentu hau eta, horrela, 2015eko urtarrilaren 13an hartutako konpromisoa bete du; orduan, informazio publikora jotzeko arloan, publizitate aktiboaren arloan eta gardentasunaren eta gobernu onaren kulturaren aurrerapenean funtzionamendu-neurriak onetsi zituen. 

Dokumentua, dagoeneko, herritarren esku dago, www.euskadi.eus web-orrialdean; 2017an gardentasunaren, informazio publikorako sarbidearen eta gobernu onaren arloan lortu diren “aurrerapen sakonak” deskribatzen ditu. Zehazki, aurrerapenak honako arlo hauetan:

  • Informazio jakina argitaratzeko beharra.
  • Nola argitaratu behar den.
  • Herritarrei informazio publikora jotzeko eskubidea bermatzea
  • Nazioarteko gardentasun-estandarrak, besteak beste, Transparencia Internacional GKEak ezarritakoak.
  • Sektore publikoa eratzen duten erakundeek gardentasun-betebeharrak bete izana, orokorrean: erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, sozietate publikoak, nortasun juridikorik gabeko funtsak, fundazioak, partzuergoak eta irabazi-asmorik gabeko beste batzuk. 

Gaur onetsitako dokumentuaren arabera,gainditu egin da datu eta informazio esanguratsu berria argitaratzeko etapa”. Fase honetan, Eusko Jaurlaritza, dagoeneko, argitaratzen den aldian behingo informazioaren egituran, irisgarritasunean eta argitasunean” ari da lanean. Helburua da datuak herritarrentzat irisgarriagoak eta kontsumitzeko eta ulertzeko errazagoak izatea”. Horrela, aurrerantzean Eusko Jaurlaritzaren ahaleginaren xede izango diren lan-ildoetara bideratzen da:

  • Argitaratutako informazioaren kalitatea hobetzea
  • Herritarrek informazio publikora jotzeko duten eskubidea baliatzeko sistema hobetzea, herritar guztientzako eskuragarria izateko eta benetan herritar guztietara zabaltzeko.
  • Informazioaren eskuragarritasuna eta ulermena hobetzea
  • Datu publikoak irekitzea sustatzea
  • Eusko Jaurlaritzak sortutako tresnak zabaltzea, sektore publikoa eratzen duten erakundeek erabiltzeko, baliabideak arrazionalizatzeko
  • Ia berrehun erakundek argitaratutako informazio guztiari koherentzia ematen laguntzea eta herritarrei informazio-sistemetara batera sartzeko bide ematea.

 

GARDENTASUN ATARIA: GARDENA

Eusko Jaurlaritzak, 2015ean, Gardena sortu zuen, Euskal Administrazio Publikoaren gardentasun-ataria, herritarrentzat eskuragarria, edozein ordutan, edozein lekutatik eta edozein gailurekin. Bertan eskuragarri dago, online, herritarrentzako informazio publiko guztia. 2017an esekitzen joan den informazioaren bolumen guztia areagotzen joan da eta, une hauetan, “zorrotz eta kalitate handiz betetzen" ari dira gardentasun-arloko araudiaren betebeharrak. 

2017ko nobedade nabarmenak dira, besteak beste, iaztik Eusko Jaurlaritzak web-orrialdean honako hauek argitaratzen dituela:

  • Garrantzi juridikoko informazioa. 2017tik, gidalerroak, jarraibideak, akordioak, zirkularrak, aurreproiektuak, erregelamendu-proiektuak, memoriak, txostenak, dokumentuak eta abar esekitzen dira.
  • Hitzarmenak eta kudeaketa-aginduak. 2017tik, hitzarmenen eta kudeaketa-aginduen modalitate guztiak esekitzen dira: protokoloak, kofinantzaketa-hitzarmenak, ondare-hitzarmenak, barneko esleipenak, kontratu programak eta abar.
  • Funtzioak, erakundeen organigramak, Kargu Publikoen Katalogoko lanbide-profila eta -ibilbidea. Informazio guztia integratu eta koordinatu da, etengabe eguneratzeko. Pertsona, erakunde eta ekipamenduen direktorioa sortu da, erraz kontsultatu eta ikusarazteko.
  • Urteko eta urte anitzeko plan eta programak, betetze-mailaren eta emaitzen adierazleak. Argitaratuta eta eguneratuta dago Eusko Jaurlaritzaren planen egutegiekin lotura duen informazio guztia, bai eta neurketa- eta balorazio-adierazleak ere.
  • Kontratazioaren argitalpena. 2017tik, REVASCON-“Kontratuen Euskal Erregistroa”n kontratu ”txiki” guztiak argitaratzen dira. Kontratu horiekin, web-orrialde ofizialak, dagoeneko, euskal sektore publikoak sinatzen dituen kontratuen % 100 du.
  • Diru-laguntzak eta laguntzak. Guztiak argitaratzen dira datarekin, erakundearekin, onuradunarekin, zenbatekoarekin eta abar. Txostenean Eusko Jaurlaritzak, urte horretatik aurrera, informazio hori hilean behin eguneratzeko konpromisoa hartzen da.
  • Lanpostuen zerrendak, enplegatuen bateragarritasun-ebazpenak eta langile publikoen ordainsariak
  • Lanpostuen zerrendak, bateragarritasun-ebazpenak eta kargu publikoko langileen ordainsariak eta kalte-ordainak
  • Bestelakoak: derrigorrezkoa ez bada ere, Eusko Jaurlaritzak honako alderdi hauei buruzko informazio ugari argitaratzen du:
    • Gobernu Programaren segimendua
    • Kargu publikoen agenda
    • Sailburuen bidaia-gastuak
    • Urteko araudi-planak etab.

 

INFORMAZIO PUBLIKORA JOTZEKO ESKUBIDEA: ZUZENEAN

2015ean, halaber, Eusko Jaurlaritzak herritarrek informazio publikora jotzeko eskubidea baliatu ahal izateko prozedura jarri zuen martxan. Prozedura hori Zuzenean Herritarrei Arreta emateko Zerbitzuaren bidez zabaltzen da eta ikusi da, 2017an, erabilerak behera egiten hasi zuela, herritarrek eskatzen duten informazioa, dagoeneko, gardentasunaren web-atarietan dagoelako.

 

ERANTZUNDAKO INFORMAZIO ESKABIDEAK (Eusko Jaurlaritza)

EUSKO JAURLARITZA

2017KO ESKABIDEAK

2016KO ESKABIDEAK

2015EKO ESKABIDEAK

Onartuak

38

53

23

Ez onartuak (*)

8

6

3

Beste erakunde batzuetara bideratuak edo Atzera eragindakoak

7

8

1

 (*) Ez dira onartu, informazioa jasotzen ez dutelako, informazio osagarria delako edo eskabidea errepikatu egiten delako 

 

FORMATU IREKIKO ETA BERRERAGILGARRIKO DATUAK: OPEN DATA EUSKADI

Era berean, Eusko Jaurlaritzak Open Data Euskadi atari ofizialean, formatu irekian eta berrerabilgarrian, datuak eskuragarri jarri izanaren bilakaera positiboki balioetsi du.

2017an, aurreko urtean baino 721 dataset gehiago argitaratu ziren; hori dela eta, Eusko Jaurlaritza berriro da Estatuko buru, Estatuko webean dataset gehien argitaratzen dituen datuen iturrian (www.datos.gob.es). Zehazki, Eusko Jaurlaritzak 3.400 dataset baino gehiago ditu argitaratuta eta, beraz, Estatuko katalogo horretan datu gehien argitaratzen dituen iturria da. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko