Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria “Gernika, Estados Unidos, Derio” liburuaren aurkezpenean egon da

2018.eko uztailak 03
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

“Gernika, Estado Unidos, Derio” liburuaren aurkezpenean parte hartu du Iñigo Urkullu Lehendakariak gaur arratsaldean Bilboko Arte Ederren Museoan. Ekitaldia Jesus Oleagaren omenez egin da, Begoñako Andra Mari Magisteritza Eskolako langilea izan zenaren izenean. Bertan Lehendakariak hiru hitz erabili ditu Jesus Oleaga deskribatzeko: irudimena, praktikotasuna eta alaitasuna, alegia. Hala, azpimarratu du, Jesus Oleagari esker gelaz kanpoko irakaskuntza zer den ikasi dugula.

Hala, Urkulluk, Jesus Oleagari zuzenduz esan du “Zuk gure irudimena pizten zenuen. Gernikaren bonbardaketa ezagutu zenuen eta guk zuri esker irudikatu eta sufritu genuen hura”. Gainera, adierazi du hain urruti zegoen herrialde bat –Amerika, hain zuzen– ezagutu zuela eta, horri esker, gizarteak Amerika irudikatu ahal izan duela: Nevadan artzain, Wolframio meatzetan langile, Nueva York.. “Irudimena pizten lagundu zenigun zure abentura eta historiekin”, esan du Lehendakariak.

Horrez gain, Lehendakarika adierazi du irakaskuntzan teoria eta praktika uztartu behar direla esan ohi dela eta Oleaga hori praktikatzen maisua zela. “Dena konpontzen zenuen, denetarako irtenbide bat bilatzen zenuen. Eskola baten hainbat arazo sortzen dira egunean-egunean eta zu beti han zinen, konponbide praktiko bat eskaintzen.”

Azkenik, Lehendakariak Oleagaren alaitasuna azpimarratu du. “Beti alai, beti alaitasuna zabaltzen. Bizi poza zer den erakutsi zenigun”, esan du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak