Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria uztailean Galesera bidaiatuko da, ekonomia eta erakunde bisita batean (Gobernu Bilera 2018-07-03)

2018.eko uztailak 03

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarekin batera, Galesera bidaiatuko da, uztailaren 11tik 12ra, ekonomia- eta enpresa- eta erakunde-bisita ofizial batean.

Lehendakaria Carwyn Jones Galesko ministro nagusiarekin batuko da; lankidetza memoranduma sinatuko dute, eta CAF enpresak Newport-en dituen instalazio berriak bisitatuko ditu 

Gales “eskualde estrategiko”tzat jotzen du Euskadi Basque Country Nazioarteko Esparru Estrategikoak. Euskadik, duela urte batzuetatik hona, harremanak ditu Galesekin, Bruselako ordezkaritzen bidez edo Londreseko merkataritza-bulego berriaren bidez. Oraintsu, harremanak sendotu dituzte, martxoan Galeseko gobernuko ordezkaritza batek Euskadira eginiko bisitan.

Lehendakariak, Tapia sailburuarekin, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarekin, Javier Zarraonandia Industriako sailburuordearekin, Mikel Anton Europako Gaietarako zuzendariarekin eta Ainhoa Ondarzabal Nazioartekotzeko zuzendariarekin batera, aukerako lurralde horrekin eginiko harremanekin jarraituko du.

BIDAIA OFIZIALAREN EDUKIA

Ordezkaritzako buru izango da Lehendakaria; agenda Galesen hasiko du, uztailaren 11n. Bisita egingo du CAF euskal enpresa multinazionalak, trenbide-sektoreko erreferenteak, dituen instalazio berrietara.

Hurrengo egunean, Urkullu Lehendakaria Carwyn Jones Galesko ministro nagusiarekin batuko da, eta lankidetza memoranduma sinatuko dute; horren bidez, zenbait gairi helduko zaie, besteak beste, industria, berrikuntza, mugikortasuneko eta garraioko azpiegiturak, gizarte-politikak eta familia-kontziliazioko politikak eta fiskalitatea. Egun horretan bertan, Lehendakariak topaketa izango du Elin Jones Galesko Biltzarreko presidentearekin eta, gero, Biltzarreko kideekin batuko da.

TESTUINGURUA

Galesko estrategia nazionalak bere gobernuak zehaztutako ongizatea lortzeko dituen lehentasunak honako hauek dira, besteak beste: industria, berrikuntza, mugikortasuneko eta garraioko azpiegiturak, gizarte-politikak eta familia-kontziliazioko politikak eta fiskalitatea. Azken arlo hori dela eta, Ogasun Ministerioa (2016an sortu zen) hasi da bere zergak biltzen, 2018ko apirilean, eta Galesek erakutsi du interesa duela Euskadiko Ekonomia Itunaren kudeaketa eta funtzionamendua ezagutzeko.

Nabarmendu behar da Brexiten ondorio gisa Erresuma Batua seguru aski 2019ko martxoaren 30ean Europar Batasuneko kide izateari utziko diola eta, horrela, Gales ere erkidego-bloketik kanpo geratuko dela. Eusko Jaurlaritzak 2017ko apirilean Brexiten Segimendu Batzordea eratu zuen, eta, egun horretatik, horren lana da kontrako eraginei aurrea hartzea eta egoera berri horretan aukera berriak bilatzea. Urte horretan bertan, SPRIk Londresen merkataritza-bulegoa ireki zuen eta hark, Erresuma Batuan dauden euskal enpresentzako laguntza-gune izateaz gainera, gai horren inguruan izan ditzaketen zalantzei erantzuten die. Eusko Jaurlaritzaren ustetan beharrezkoa da Euskal interesak defendatzea Brexit-az gain eta helburu honi heltzeko Galesekin harremana estutuko da.

EUSKADI BASQUE COUNTRY

Galesera egingo den bidaia ofiziala Urkullu Lehendakariak XI. legegintzaldian atzerrira egiten duen seigarren irteera izango da. Bidaia horien bidez, Euskadi Basque Country Nazioarteko Esparru Estrategikoan jasotako helburuei erantzun nahi zaie, alegia, kanpoaldean presentzia gehiago izateari eta Euskadi mundu mailako erabaki- eta aukera-zentroekin lotzeko aliantzak sortzeari.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Valdelaparra
    2018.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari viajará en julio a Gales en una visita económica e institucional ➡︎ https://t.co/lsX2cyqzOB

    ℹ️ Se trata de una…

  • @Gob_eus
    2018.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari viajará en julio a Gales en una visita económica e institucional ➡︎ https://t.co/lsX2cyqzOB

    ℹ️ Se t… https://t.co/xeQWNUllfq

  • @Gob_eus
    2018.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    🔵 Lehendakaria uztailean Galesera bidaiatuko da, ekonomia eta erakunde bisita batean ➡︎ https://t.co/DebvRH3ZmF

    ℹ️… https://t.co/D8oDqoqQsG

Komunikabideek behera kargatzeko