Berriak Osasuna
Eu

Euskadik Gaixotasun Infekziosoen Aholku Batzordea bildu du Afrikan Ebola berriz agertu eta gero sortu den egoera analizatzeko eta Osakidetzaren arreta protokoloak eguneratzeko

2018.eko uztailak 03

Gaixotasun infekziosoei buruzko Euskadiko Aholku Batzordeak, gaur, bilera egin du Kongon ebolaren birusa berriz agertu ondoren sortu den egoera analizatzeko, Afrikako egoeraren bilakaeraren jarraipen-urratsak finkatzeko, eta Osakidetzaren arreta-protokoloak gainbegiratzeko eta eguneratzeko.

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darpon berak maiatzean iragarri zuen bezala, neurri prebentiboa baino ez da.

Epidemiologiako, gaixotasun kutsagarrietako, mikrobiologiako, larrialdietako, lehen mailako arretako eta lan-osasuneko maila klinikoko adituek, Osakidetzako eta Osasun Saileko zuzendaritzako kideek, Osasun Publikoko teknikariek eta Larrialdietako Zerbitzuko arduradunek osatzen dute Batzordea.  

Lehen bilera honetan, Batzordekideek eskura dagoen informazio eguneratua aztertzeaz gain, azpitalde bakoitzak egindako lana (zaintza epidemiologikoa, arreta eta komunikazioa…) partekatu dute.

Bileran, gainera, arreta-protokoloen azterketa (lekualdaketa, isolamendua, diagnostikoa…), eta kasu hipotetikoak diagnostikatzeko eta tratatzeko erreferentziako zentroetako (Basurto Unibertsitate Ospitalea eta Donostia Unibertsitate Ospitalea) instalazioen egoera bezalako funtsezko alderdiak aztertu dira.

Gainera, material-hornikuntzen aurreikuspenak eta pertsonala prestatzeko beharrak aztertu dira. Guztia, prebentzio moduan eta segurtasuna bermatzeko helburuarekin.

Bere garaian, Osakidetza aitzindari izan zen gaixotasun kutsakorrei aurre egiten. Hala, 1986an HIESari Aurre egiteko Lehen Plana jarri zuen martxan, Basurtoko, Gurutzetako, Galdakaoko eta Donostiako ospitaleetan gaixotasun kutsakorren zerbitzuak sortu aurretik.

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 3a  

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak