Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Euskadi Europarekin konektatuko da hegaldi berriei esker

2011.eko otsailak 04

Air Nostrum konpainiak Donostiatik Bruselasera izango ditu hegaldiak aurtengo udan. Abuztuan Donostia Mallorkarekin konektatuko da eta Bilbo Dubrovnik, Funchal, Jerez eta Menorkarekin.

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko lurralde bakoitzak bere aireportuari begira egon ordez, bakoitzaren baliabideen ikuspegi integrala bultzatzearen alde dago, hau da, hiru aireportuak behar bezala koordinatzea elkarren osagarri izan daitezen kudeaketa eragingarria izateko.

Hondarribiako eta Loiuko aireportuek hegaldi gehiago izango dituzte Air Nostrum konpainiari esker.

Iñaki Arriola, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburua, Pilar Zorrilla, Turismo sailburuordea eta Juan Corral, Air Nostrum-eko zuzendaria udan izango diren hegaldien aurkezpenean izan dira gaur Donostian.

Donostiatik-Bruselarako bidaiak astero bi hegaldi izango ditu (asteazken eta igandean) eta udako denboraldia luzeagoa izango da (martxoaren 27tik iraileko 25era). Donostiatik ere Mallorkara joan ahal izango da astero hiru egunetan zehar (ostegun eta larunbatetan uztailaren 22tik irailaren 4ra).

Air Nostrum-ek Bilbotik Jerez-era joango den hegaldi berri bat jarriko du martxan. Aurreko urtean bezala, uztailaren 22tik irailaren 4ra egunero hegaldi bat izango da bidai hau egiteko. Bilbotik Dubrovnik-ra bidaiatzeko aukeratu beharko diren egunak hauek izan beharko dira: asteartea, larunbata eta igandea. Bilbao-Funchal bidaiak ostegunero eta ostiralero izango ditu hegaldiak, eta Bilbao-Menorkakoak eguneroko hegaldia.

Iñaki Arriola sailburuak adierazi duenez, “Euskadik nazioarteko hegaldiak izateak ekonomia, kultura eta giza ereduen elkartrukatzea suposatzen du”. Eusko Jaurlaritzak Euskadiko lurralde bakoitzak “bere aireportuari begira egon ordez, bakoitzaren baliabideen ikuspegi integrala bultzatzearen alde dago, hau da, hiru aireportuak behar bezala koordinatzea elkarren osagarri izan daitezen kudeaketa eragingarria izateko”, gaineratu du sailburuak. Horretarako Hegaldien Ibilbide Batzordea eratuko da udazken honetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)