Berriak Lehendakaritza

Berdintasunerako sailarteko batzordea bildu da lehendakaria buru zuela

2018.eko uztailak 03

Gaur arratsaldean Lehendakaritzako egoitzan Emakume eta Gizonen Berdintasunerako sailarteko batzordea bildu da Iñigo Urkullu lehendakaria buru zuela. Bilera honetan Jaurlaritzako sail bakoitzak, eta baita Emakundek ere, legealdirako berdintasun arloan dituen lehentasunak aurkeztu ditu. Helburu hauek Berdintasunerako VII planak zehazten dituen esku hartze eremuekin lerrokatuta daude, honako hauekin: Gobernu ona, emakumeen ahalduntzea, ekonomiak eta gizarte-antolakuntza eraldatzea eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzak.

Honekin batera, Europar Batasuneko Berdintasun Indizea aztertu dute eta EAEk bertan duen postua. Jaurlaritzak legealdi honetako gobernu programan helburu estrategiko moduan jasotzen du Euskadi genero-berdintasunari dagokionez Europako lehenengo  herrialdeen artean kokatzea. Genero-berdintasunaren indizea EUSTAT-Euskal Estatistika Erakundeak kalkulatzen du, Genero Berdintasunerako Institutu Europarraren metodologia erabiliz.  2018an argitaratu da indize horren azken eguneraketa, eta bertan 2015eko datuak jasotzen dira. 100 puntutik, 69,3 ditu Euskadik 2015ean. 2010 eta 2015 urteen bitartean gora egin du Euskadik indizean, 68,8 puntutatik 69,3 puntutara.

2 iruzkin
  • @Gob_eus
    2018.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    Berdintasunerako sailarteko batzordea bildu da @iurkullu Lehendakaria buru zuela ➡︎ https://t.co/mfliwgdLa9 https://t.co/2xE4qhBfyF

  • @Gob_eus
    2018.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari @iurkullu ha presidido la Comisión Interdepartamental para la #Igualdad ➡︎ https://t.co/BYVrjPIcj2 https://t.co/2xE4qhBfyF

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak