Eu

Gizarte bidezkoagoa, berdintasunean oinarritzen den banaketa egiten duena eta kohesionatua lortzeko: Kooperatibak eta Gizarte Ekonomia.

2018.eko uztailak 04

Kooperatiben Nazioarteko Egunean, Lan eta Justiziako sailburuak, Mª Jesús San Josék, gizarte-ekonomiak eta kooperatibismoak gizarte bidezkoagoa, berdintasunean oinarritzen den banaketa egiten duena eta kohesionatua lortzen laguntzen dutela azpimarratu du.

KOOPERATIBEN NAZIOARTEKO EGUNA / EUSKAL KOOPERATIBISMOAREN SARIA

LAN ETA JUSTIZIAKO SAILBURUAREN AGERRALDIA

Donostia-San Sebastian, 2018-07-04

Egun on eta ongi etorriak,

Konfekopeko Presidente andrea, Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseiluko Presidente jauna, eta lagun guztioi egun on.

Nirekin ditut ROSA LAVÍN KONFEKOOP-Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko presidentea eta JAVIER GOIENETXEA Euskadiko Kooperatiben Goi Kontseiluko presidentea.

Lehenengo eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuet komunikabideei, gaur Kooperatiben Nazioarteko Eguna dela eta deitu dugun prentsaurreko honetan egoteagatik.

Kooperatiben Nazioarteko Eguna, Nazio Batuen Erakundeak hala erabakita, urte bakoitzeko uztaileko lehen larunbatean ospatzen da.

1995ean hasi ginen Kooperatiben Nazioarteko Eguna ospatzen; beraz, datorren uztailaren 7a 24. edizioa izango da

Kooperatiben nazioarteko eguna gero eta indartsuago dago; izan ere, munduan zehar 250 mila pertsonak baino gehiagok antolatzen dute euren bizitza kooperatiben bidez. Horrek eragin-maila handiko aberastasuna sortu eta banatzea dakar

Eragin hori aitortzeko asmoz, UNESCOk (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea) gizateriaren kultura-ondare ukiezinaren zerrendan sartu ditu kooperatibak.

Aintzatespenak nabarmentzen du kooperatibek “globalizazio-prozesuen garapena bidezkoagoa” izateko egiten duten lana.

Oraingoan honako hau izango da lema:

“LANKIDETZAN OINARRITUTAKO SOZIETATE JASANGARRIAK”

Egun garrantzitsua da nazioarteko kooperatibismoarentzat eta, zehazki, Euskadiko kooperatibismoarentzat, motibo berezi honengatik:

Aurten, lehen aldiz, “DENON ARTEAN” Euskal Kooperatibismoaren Saria emango dugu.

Bihar izango da, Kursaal Jauregian, eta Kooperatiben Nazioarteko Egunaren inguruko ekitaldi eta ospakizunen esparruan..

Lehen edizio honetan, “DENON ARTEAN” saria “In Memoriam” emango zaio Mondragón Korporazioaren sortzaileari, JOSE MARÍA ARIZMENDIARRIETAri.

Gaur egun, kooperatibak Euskadiren zigilu bereizgarria dira.

Munduko erreferente dira lan elkartuko kooperatibismoaren eremuan, eta Euskadiko enbaxadore kualifikatu kanpoaldean.

Ziur nago kooperatiben izaera positibo eta kualitatiboaz.

Lan kooperatibek sortzen duten balioa banatzen dute.

Honako hauek dira lan kooperatiben oinarrizko printzipioak: proiektuaren epe luzerako iraunkortasuna, langileekiko konpromisoa, herrialdean sustraitzea eta sortutako aberastasunaren banaketa ekitatiboa..

Kooperatibismoa, nire ustez, dituen ezaugarriak direla eta, funtsezko sektorea da, eta oso konprometituta gaude harekin eta hura sustatzen jarraitu nahi dugu

Gobernu honen lemak, “AUZOLANA”k, oso ongi adierazten ditu kooperatibismoaren ezaugarriak.

Kooperatiben eta gizarte-ekonomiaren, oro har, enplegua kalitateko enplegua da

Argi dago kooperatibak gure lurraldean oso finkatuta daudela, eta gaineratikoen zati handi bat garapen jasangarrirako helburuen alde egitera bideratzen dute..

Dakizuen bezala, Gobernuaren helburu da langabezia % 10era murriztea, eta oraindik ziur gaude langabezia-tasa % 10etik behera egon ahalko dela datorren urteko bigarren seihilekoan.

Baina Gobernuaren helburu da, halaber, enpleguak kalitatekoak izatea.

Gure gazteek beren bizi-proiekturako aukera emango dien enplegua izatea lortu behar dugu, ezinbestean.

Hori da gure erronka eta gizartearen erronka.

Gizarteak berdintasun-kota handiagoak eta aberastasuna hobeto birbanatzea eskatzen du.

Eta gizarte-ekonomiak, oro har, eta kooperatibismoak, zehazki, gizarte bidezkoagoa, berdintasunean oinarritzen den banaketa egiten duena eta kohesionatua lortzen laguntzen dute.

Datorren astean, Euskadiko gizarte-ekonomiaren magnitude nagusien ebaluazioari eta egoerari buruz dagoen txostenik osoena argitaratuko dugu; nagusiki kooperatibak eta lan-sozietateak barne hartzen ditu.

Bi urteko estatistika ofiziala da eta, esan dizuedan bezala, dagoenik eta osoena da eta emaitzek errealitate oso esanguratsua egiaztatzen dute: euskal kooperatibismoak lortu du krisian galdutako enplegu guztia berreskuratzea.

Aztertutako terminoetan, euskal kooperatibek lortu dute duela 10-12 urte zituzten 50.000 enpleguak ere gainditzea.

2017ko batez bestekoari dagozkion azken datuen arabera, kooperatibek, dagoeneko, 51.000 pertsona dituzte, bazkide eta soldatakoen artean (33.000 bazkide inguru eta 18.000 soldatako inguru)

Ez dizuet askoz ere zifra gehiago emango.

Datorren astean izango dituzue esku artean Euskadiko gizarte-ekonomiaren estatistikaren datu guztiak, baina, orain, zehazki sektore kooperatiboaren inguruko xehetasun interesgarri batzuk eskaini nahi dizkizuet, gure gizarte-ekonomiaren funtsezko osagai den aldetik.

Egitura kooperatiboa izan da Euskadiko gizarte-ekonomiaren enplegua suspertzeko sustatzailea, eta bilakaera positibo hori fakturazio kontuetan egon den gorakadaren adierazle da..

Salmenten berreskurapenak industria-salmenten garapen-hasiera handiko testuingurua izan du; urte arteko erritmoak % 6tik gorakoak izan dira

Halaber, garrantzitsua da gogoraraztea enplegu kooperatiboaren % 41 industriala dela, industriak euskal ekonomian duen ordezkaritza sektorialaren % 21 esanguratsuarekin erkatuta..

Nahiz eta 2017ko datuak oraindik finkatzeko fasean dauden, aurreko ekitaldiko behin betiko emaitzak baditugu.

Ia 7.200 milioi euroko negozio-bolumenarekin (7.174), eskuratutako emaitzak, 477 milioi eurokoak, oso positiboak dira, eta, horrela, krisiaren aurretik erregistratutako onuren antzeko egoeran gaude.

Kontabilitateko onurak nabarmen berreskuratzeak aukera eman du euskal kooperatibek 2.600 milioi euro baino gehiagoko balio erantsi gordina sortzeko (salmenten eta erosketen zenbatekoaren arteko desberdintasuna)..

Era berean, balio erantsi gordinaren gaineko dinamika positibo horrek ageriko produktibitate-ratioak areagotzen lagundu du, harik eta 52.900 eurora iritsi arte enpleguko, 2006-2008 urteetako enpleguko 50.000 euro inguruen aldean.

Esportazioak direla eta, esan behar da salmenten % 36 kanpora doala. 2.600 milioi euro baino gehiago dira, eta bi heren Europako merkatuan kontzentratzen dira, % 14,5 Asiakoetan eta % 8,5 Ameriketako Estatu Batuetakoetan..

Azkenik nabarmendu nahi dut kooperatibek berrikuntzaren alde egiten duten apustuak % 24ko tasa duela, eta Euskadiko enpresa-berrikuntzaren batez besteko tasa % 17koa dela.

Amaitzeko….

Duela urtebete, data hauetan, gutxi gorabehera, sektorearekin adostutako Kooperatiben Lege berriaren testua prestatzeko helburuaren berri eman nizuen..

Helburua % 100ean bete da.

Testuak sektorearen aho bateko babesa du eta, legegintzako egutegian aurreikusi bezala, urtea amaitu aurretik Eusko Legebiltzarrak eztabaidatu ahalko du.

Adostasuna nagusitu eta Ganberako talde guztien babesa izatea espero dugu.

Eskerrak eman nahi dizkiot euskal sektore kooperatiboari, gaur ROSA LAVÍN eta JAVIER GOIENETXEAren ordezkaritza duenari, elkarrekin egin dugun lanagatik.

Lege berriak etengabe aldatzen ari den munduan globalak izaten jarraitu nahi duten kooperatibak sustatzeko tresna eraginkorra emango digu.

Legeak egoera eta lehiatzeko izango dituzten merkatu berrietara egokitzeko gaitasuna bermatuko diete.

Jarraian, Rosak eta Javierrek bihar Kursaal Jauregian izango den ekitaldiaren xehetasunak azalduko dizkizuete.

Nire aldetik, zorionak eman nahi dizkiet euskal kooperatibismoaren familia osatzen duten pertsona guztiei, eta gurekin Kooperatibisten Nazioarteko Eguna ospatzera animatu nahi ditut.

Merezi dute.

Eskerrik asko benetan eta zorionak kooperatibista guztioi.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2018.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    Por una sociedad más justa, redistributiva y cohesionada: Cooperativas y Economía Social ➡︎ https://t.co/hHai65HZBThttps://t.co/NCcwz9zmtx

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier Goienetxea, Euskadiko Kooperatiben Goi-kontseiluko presidentea;Rosa Lavin, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko presidentea