Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Lakua-Arriagako Osasun Zentro berria

2011.eko otsailak 03

Beharrezkoa da oraingo eta etorkizuneko beharrizanak atenditzeko gaitasuna edukiko duen zentro berri bat eraikitzea

Lakua-Arriagako oraingo Osasun Zentroak, Francisco Javier Landaburu kalean kokatuta, 15.000 biztanle atenditzen ditu. Auzo hau nabarmen ari da handitzen eta aurreikusita dago urte gutxitan 20.000 biztanle edukiko dituela. Momentu honetan, zentroa gainezka dago eta egoera gero eta larriagoa da, erabiltzaileen gehiketa eta beharrizan berriei arreta emateko beste zerbitzu batzuk ezin dituelako hartu. Gainera, zentroa gabezia asko dituen eraikin aurrefabrikatu batean dago, kalitateko estandarretatik oso urruti gelditu dena.

Vitoria-Gazteizko Udalak Osakidetzari 4.500 m2ko lur-zatia eman dio, Luis Olariaga kalearen eta Forondako Atariaren arteko elkargunean dago.  Orubearen azalerak eta arautzen duten hirigintzako parametroek eraikin bi eraikitzeko aukera ematen dute: bata Osasun Zentroa izateko eta , bestea, Orientazioa Emateko eta Droga-mendetasunak Tratatzeko Zentroa barne hartzeko, Arabako Osasun Mentaleko Sarearen baitan Eraikin honetan bilduko dira gaur egun lokal desberdinetan sakabanatuta dauden baliabideak, izan ere, egoera honek taldeko lana eragozten zuen.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko