Berriak

Emakundek, diputazioek eta EUDELek “Eraso sexistarik gabeko jaiak” kanpaina jarri dute udalen eskuetan

2018-06-28

“Eraso sexistarik gabeko jaiak” kanpaina, jaietan eraso sexistak prebenitzen laguntzeko sortutakoa, Beldur Barik programaren barruan kokatzen da, urtero Emakundek bultzatu, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta EUDELek laguntzen duten gazteei zuzendutako kanpainan, hain zuzen ere.

Jaietan izaten diren eraso sexistak prebenitzea guztion kezka da: herritarrena eta erakundeena, bereziki tokiko eremuko erakundeentzat, jaietako espazioetatik gertuen daudelako. Horregatik, eta jai-lekuetan eta egunetan ere errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarduerak bultzatzeko helburuz, Beldur Barik programaren barruan zenbait material bidali zaizkie EAEko udalei haien bidez herritarrak gai horrekin sentikortzera eta inplikatzera zuzendutakoak. Materialak honakoak dira: Kartel bat, gida bat eta kanpainaren irudia ematen duten pegatinak eta bestelako elementu batzuk, udalaren logoa eransteko aukera ematen dutenak. 

Udalei bidalitako material hauekin, indarkeriaren kontrako irudi bateratu bat bilatzeaz gain,  lortu nahi  da herrietan lan-prozesu ezberdinak sortzen joatea,  gazteekin, edota jaietako batzordeekin batera, jai- eta aisialdi-giroetan izaten den biolentzia sexuala antzemateko, prebenitzeko eta hari aurre egiteko banakako zain taldeko erantzunak garatzeko, herri askotan aurretik ere egin den bezala.    

Kanpaina bultzatzen duten erakundeen iritziz, jaietan ere islatu behar da berdintasunezko gizartearen aldeko lana, pertsona guztien eskubideak errespetatzen dituen gizartearen aldekoa. Ez alkohola, ez jaia bera, ez dira aitzaki emakumezkoen eta gizonezkoen eta neska eta mutilen arteko harremanak berdintasunezkoak ez izateko, emakumeak sexu-objektu gisa tratatzeko, edo zenbait tokitan segurtasun eza edo beldurra sentitzeko. Hortaz, jarrera aktiboa eskatzen dute emakumeak errespetatzen ez dituzten edozein adierazpen fisikoren edo hitzezkoren kontra.  Errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarrera.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)