Berriak Lehendakaritza
Eu

New England-eko Basque Festival-a: Jai Alaien hazietatik, New Londoneko kaleetara.

2018.eko ekainak 28

New Englandeko (Connecticut, Estatu Batuak) Basque Festivala New Londonen ospatu da aurten. Juan Mari Aramendi antolatzailearen arabera: New London, Boston eta New Yorken artean ongi kokatuta dago eta horrek animatu ditu euskaldun asko gu bisitatzera eta ospakizunean parte hartzera.

New England Basque Club-aren hastapenak, historikoki, hertsiki lotuta daude Jai Alairekin. Aitor Aldazabalek (Jai Alaiko jokalari profesional ohia eta New England Basque Club-eko kide fundatzailea) gehitu du pilotagatik ez balitz Jaialda ez zela existituko.

Ipar-ekialdekoak ez ezik, euskal etxeen inguruan bildutako beste komunitate batzuk ere hurbildu dira topaketara, Estatu Batuetakoak eta Kanadakoak; besteak beste: Montreal eta Quebec, Florida, Kalifornia eta Nevadatik.

Agendan finkatutako lehenengo ekitaldia ostiral arratsaldean izan da, River Thames-eko belardietan. Bertan, bisitariek aukera izan dute euskal produktu tipikoak probatzeko: gazta, ardo zuria (txakolina), gorria eta beltza (Errioxakoa).

Horren ondoren, trikipoteoa egon da eta Bank Streeteko Hot Rod Wings tabernara joan dira, non, New England Basque Clubek afari batera gonbidatu dituzte bertaratutako guztiak: oilasko hegoak saltsarekin.

Dantzan egunsentira arte

Hurrengo goizean, desfile bat egon da herriko udaletxetik Parade plazara. Bertan jende askok parte hartu du; horien artean: bisitariak, dantzariak eta musikariak. Harrera lekuan itxaroten ari ziren Michael Passero alkatea, Juan Mari Aramendi (New England Basque Club) eta Iker Goiria (Gipuzkoako Aldundia).

Aurreskuaren ostean, alkateak bisitari guztiak arretaz hartu ditu eta nabarmendu du Euskal Herriak eta New Englandek komunean duten bale tradizioa, loturak eginez ontzigintza historiarekin.

Gastronomia ere ez da falta izan. Tabernak ireki dituzte, zeintzuetan Amona jatetxeko (New York) Mikel de Luisek eta Txikito jatetxeko (New York) Alex Raij eta Eder Monterok egindako pintxo anitz eskaini dira. Paella eskaintza ere egon da, Bonifacio Guenechea eta Luis Eluk sukaldatuak, euskal etxeetako boluntarioen laguntzarekin.

Eguna aurrera joan ahala, musika eta dantza ikuskizunak egon dira. Gipuzkoatik etorritako musikariek giroa berotu eta alaitu dute euren emanaldi zoragarriarekin.

Momentu berean, “Gauden Bat” (Chino, Kalifornia), “Zazpiak Bat” (San Frantzisko, Kalifornia) eta “Ardi Beltza” (Lamoille, Nevada) dantza taldeek lortu dute gero eta jende gehiago mugitzea eta dantzan jartzea. Gainera, Juan Mari Aramendi, Riki Sotil eta Patxi Gandiagak aizkolari espektakulua eskaini dute.

Finean, musika eta giro ona gauera arte luzatu dira, euskal kulturaren eguna bere amaierara iritsi arte.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JaiAlaiNews
    2018.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 Festival Vasco de New England: De las semillas del Jai Alai a las calles de New London ➡︎ https://t.co/oCQf8z7tr4 https://t.c

Ekitaldiko kargudunak