Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Udako gazteen Auzolandegietan, oraindik, plaza batzuk daude libre

2018-06-28
  • 18 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta
  • Plaza eskatzeko: 01.95.36 edo 945.01.95.01 telefonoak.
  • Argibide gehiago gazteaukera.eus webgunean
  • Ander Añibarro: “Horietako edozein da gomendagarria. Lemoan Gerra Zibileko lubakiak berreskuratzen dira; erakargarria historiaren zaleentzat”

VG 2018 06 28

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak oraindik zenbait plaza ditu libre udako gazteen auzolandegietan, Lemoan eta Busturialdean. Eskaintza Gazteaukeraren web-orrialdean dago zehaztuta.

Ander Añibarro Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteriako zuzendariak zehaztu duen bezala, “uztailaren 16an martxan jarriko ditugu auzolandegiak, eta zenbait plaza ditugu libre, batik bat Lemoako eta Busturialdeako nazioarteko auzolandegietan. Auzolandegi horiek 18 eta 26 urte bitarteko gazteei daude zuzenduta eta horiek, plaza eskatzeko, 945.019536 edo 945.019501 telefono-zenbakietara deitu beharko dute. Auzolandegi bakoitzari buruzko informazio guztia Gazteaukeraren web-orrialdean dago”.

Auzolandegiek azterketen egunen eta emaitzen ondoren oraindik libre dauzkaten plazak honako hauek dira: Maeztu-Arabako Mendialdea 2; Agurain 4; Busturialdea I, Bizkaia 8; Lekeitio II, 1; Zamudio  7; Lemoa I, 13; Lemoa II, 7; Elgoibar  5; Tolosa 4; eta Bergara 7.

“Horietako edozein da gomendagarria; Lemoako auzolandegia oso interesgarria da; izan ere, egin beharreko lana Gerra Zibileko lubakiak berreskuratzean datza, eta Aranzadiko teknikariek zuzentzen dute lana. Urtero aurkitzen da Gerra Zibileko material ugari. Benetan erakargarria da historia zaleentzat eta Historiako ikasketak egiten ari direnentzat edo egingo dituztenentzat”, esan du Añibarrok.

Informazio gehiago

Bideoak

Gazteaukera

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)