Berriak Osasuna
Eu

Aintzatespena jaso du Araba ESIko medikuntza intentsiboaren kudeaketa klinikoko unitateak, pazienteen segurtasuna hobetzen duten proiektutan lortutako emaitzengatik

2018.eko ekainak 27

Medikuntza Intentsiboaren Kudeaketa Klinikoko Unitateak, hala AUO Santiagoko zerbitzuan nola AUO Txagorritxukoan, aintzatespena jaso du Zero Proiektuetan izandako inplikazioarengatik: `Bacteriemia Zero’, ‘Neumonia Zero’ eta ‘Erresistentzia Zero’.

Proiektu hauei esker, nabarmen murriztu da AUOko Zainketa Intentsiboetako Unitateetako pazienteen infekzio kopurua.

 

Araba ESIko Medikuntza Intentsiboko Kudeaketa Klinikoko Unitateak aintzatespena jaso du, `Zero Proiektuetan´ aurreikusitako helburuak lortzeagatik. Ekitaldia duela egun batzuk izan zen `SEMICYUCeko LIII. Kongresu Nazionalean´, Granadan.

Zainketa Intentsiboetako Unitateetan garatutako Bacteriemia Zero’, ‘Neumonia Zero’ eta ‘Erresistentzia Zero’ segurtasun programak jardute on bezala daude jasota `2017-2020rako Osakidetzako Pazientearen Segurtasun Estrategian´.

Funtsezko pazienteei zuzendutako segurtasun proiektu hauek ebidentzia zientifiko altuko gomendioen ezarpenean oinarritzen dira eta infekzioen kopurua nabarmen murriztea lortu dute.

`Zero Proiektuak´ Osasun, Gizarte-zerbitzua eta Berdintasun Ministerioak bultzatu ditu Autonomia Erkidegoekin lankidetzan. Proiektuen gidariak, bestalde, ‘Medikuntza Intentsibo, Kritika, eta Unitate Koronarioetako Espainiako Sozietateko’ Gaixotasun Infekziosoen eta Septizemiako Lantaldeak (SEMICYUC) izan dira batetik, eta ‘Erizaintza Intentsiboko eta Unitate Koronarioetako Espainiako Sozietatea’ (SEEIUC) bestetik.

2012tik, Araba ESIko Medikuntza Intentsiboko Zerbitzuak Kudeaketa Klinikoko Unitatean daude bilduta, eta 2009tik, ZIUn (Zainketa Intentsiboen Unitatean) zainetako kateter zentraletako bakteriemiak murriztea helburu duen `Bacteriemia Zero´ proiektuan parte hartzen dute. Bi urte geroago, aireztapen mekanikoari lotutako pneumonia kopurua murrizteko `Neumonia Zero´ proiektuari atxiki ziren. Azkenik, 2014an, `Erresistentzia Zero´ proiektuan sartu ziren, erresistentzia anizkoitzeko bakterien infekzioak dituzten paziente berrien tasa murrizteko.

Gure ZIUetan ezarri beharreko hurrengo `Zero Proiektua´ `ITU Zero´ izango da, gernu-aparatuko kateterrari lotutako Gernubideko Infekzioak murriztea helburu duena.

Proiektu hauek garatu ahal izateko, ezinbestekoa izan dira Araba ESIko ZIUko profesionalen esfortzua eta konpromisoa, izan ere oso aktiboki lan egiten ari dira ospitale barruko infekzio tasen jeitsierari eusteko.

Pazientearen Segurtasuna lehentasuna da Osasun Sailarentzat eta Osakidetzarentzat. Ildo horretan, pertsonentzako arrisku posibleak ahalik eta gehien murrizteko lanean jarraitzen dute, Pazientearen Segurtasunaren kultura gure gizartean sustatzen duten bitartean.

 

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 27an

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko