Berriak Osasuna
Eu

Prentsa oharra: Edoskitze

2018.eko ekainak 26

Edoskitze-baimenari buruz Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak eman duen epaiaren inguruan SATSE sindikatuak egin duen komunikatuaren aurrean, ondokoa zehaztu nahi dute Osasun Sailak eta Osakidetzak:

 

  • Osakidetzak Langileen Estatutuan jasota dagoen edoskitze-eskubidea babesten du.

 

  • Osakidetzak ez du bere profesionalen eskubideak “mugatzeko” inolako asmorik, eta are gutxiago lan-bizitza eta familia bateragarri egiteari dagokionez. Are gehiago, Osakidetzako langileek lan-bizitza eta familia bateragarri egiten duten lan-baldintza erakargarriak dituzte.

 

  • Gogorarazi behar da, lan baldintzak hobetzea eta langile kopuru nahikoa iztea, beti izan direla Osakidetzako Giza baliabideetako politiken oinarria.

 

 

  • Bukatzeko, Osakidetzak ezbairik gabe bete eta aplikatuko du epai berritzaile hau, hemendik aurrera, antzeko baldintzak ematen diren guztietan.

 

Gasteizen, 2018 ko ekainak 26

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau