Eu

Artolazabal´ek Las Cuatro Torres erretiratuen kolektiboari: “Zuon jarduera bizia eragile handia da gure herrialdearentzat”

2018.eko ekainak 27

 

  • Zorionak eman dizkio Antonio González presidenteari, Arabako Pentsiodun, Erretiratu eta Alargunen Elkartearen V. Topaketan
  • Jaia Guardian, elkartearen 40. urteurrenean; elkarteak 30.000 bazkide baino gehiago ditu

 

Guardia, Araba. 2018 06 27

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak zorionak eman dizkio Antonio González Cuatro Torres elkarteko presidenteari, Arabako Pentsiodun, Erretiratu eta Alargunen Elkartearen V. Topaketan. Elkarteak gaur ospatuko du urteko jaia, Guardian, elkartearen 40. urteurrenean; elkarteak 30.000 bazkide baino gehiago ditu. Artolazabalek zera esan du: “zuon kolektibo osoaren jarduera bizia eragile handia da gure herrialdearentzat”.

Antonio González Las Cuatro Torres elkarteko presidenteak 84 urte ditu, eta bera izan da Arabako Errioxako udalerriko kiroldegian egin den topaketako buru; bertan ospatzen dira, egunotan, San Juan eta San Pedro jaiak. Ekitaldira Arabako ehunka aitona eta amona bertaratu dira.

Artolazabalek zera nabarmendu du: “euskal gizarteak, bertako erakundeek eta kolektibo sozialek adinekoekin egin beharreko ahalegina, ahalik eta ongizate eta arreta- eta zerbitzu-kalitate onena eskaintzeko eta beraiekin beren ezagutzak eta bizipenak partekatzeko; izan ere, oinarri positiboa da geuk eta etorkizuneko belaunaldiek ekiten dugun ekimen bakoitzerako”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Pedro León, Antonio González, Ramiro González, Peio López de Munain, Marian Olabarrieta, María Jesús Amilibia, José María Odriozola, Juan Carlos Elizalde