Lanbideren bitartez 96 milioi euro zuzendu ditu Eusko Jaurlaritzak langabeentzako eta landunentzako lanbide-prestakuntza ekintzak burutzeko
- 66 milioi euroko laguntza langabeentzako lanbide-prestakuntza ekintzak burutzeko
- 29,8 milioi euroko laguntza landunentzako lanbide-prestakuntza ekintzak burutzeko
VG 2018 06 27
Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburu Beatriz Artolazabalek laguntzen deialdien berri eman du; guztira 95,8 milioi euroko laguntzak, enplegurako lanbide-prestakuntza ekintzak burutzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko langabeei zein landunei zuzenduak.
66 milioi euroko laguntza langabeentzako lanbide-prestakuntza ekintzak burutzeko, eta 29,8 milioi euro landunentzako lanbide-prestakuntza ekintzak burutzeko.
Artolazabalek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren akordioaren berri eman du. Hala, akordio horren bitartez onetsi da 66 milioi euroko laguntzen deialdia enplegurako lanbide-prestakuntza ekintzak burutzeko, lehentasunez langabeei zuzenduak, haien enplegagarritasuna hobetze aldera.
“Enplegurako lanbide-prestakuntza enplegu-politika aktiboen neurrietako bat da onuradunen garapen pertsonalean eta profesionalean laguntzeko, eta baita laneko promozioa sustatzeko ere. Langileen enplegagarritasuna hobetzea da helburua, eta baita enpresen lehiakortasuna ere” zehaztu du Artolazabal Sailburuak.
2018-2020ko prestakuntza-eskaintza finantzatzeko diru-laguntzen deialdia, langabeei zuzendua, Euskadiko Enplegurako Lanbide Prestakuntza arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren barruan kokatzen da.
Dagoeneko enplegatutako kolektiboaren hobekuntza
Gainera, Beatriz Artolazabalek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren akordioa nabarmendu du, 29,8 milioi euroko laguntzen deialdia onesten duena 2018-2020ko prestakuntza-eskaintzarako, Euskal Autonomia Erkidegoko landunentzat.
“Enplegurako lanbide-prestakuntza, landunei zuzendua, funtsezko tresna da bizialdi osoko prestakuntza bermatzeko, ezagutza eta pertsonen gaikuntza profesionala mantentzea oinarri dituen gizarte berri batera langileak eta enpresak egokitzeko,” adierazi du Artolazabalek.
Artolazabalen hitzetan ”lehentasunezko balio estrategiko bat da aldaketa teknologiko, ekonomiko eta sozialeko prozesuetan, eta funtsezko tresna da enplegua egonkortzeko eta kohesio sozialerako”. Deialdia maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren barruan kokatzen da, Euskadiko Enplegurako Lanbide Prestakuntza arautzen duen horretan.