Berriak Osasuna
Eu

Osatekek pauso bat eman du hizkuntza-normalizaziorantz, plantillan hizkuntza-eskakizunak esleitzeko akordio bat lehenbiziko aldiz hartzean

2018.eko ekainak 27

Jon Darpón Osasuneko sailburuak aurrerapentzat jo du hori EAEko osasunaren hizkuntza-normalizazioaren prozesu mailakatu baina iraunkorrean, eta iragarri du aurten bertan Osatekek euskara plan berezi bat izango duela, Osakidetzan indarrean denarekin bat etorriz

 

Osatekeko Administrazio Kontseiluak bere plantillan hizkuntza-eskakizunak esleitzeko akordio bat hartu du lehendabiziko aldiz, eta aurrera pauso bat da hizkuntza-normalizazioan. Hori eman du aditzera gaur Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordearen aurrean egindako agerraldian, bertan izan baita, aldamenean Iñaki Berraondo, Osasuneko sailburu orde eta Osatekeko Administrazio Batzordeko presidentea; eta Josu Llano, Osatekeko zuzendari gerentea zituela.

Beraz, martxoaren 18ko 67/2003 DEKRETUAk, euskararen erabilera Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan normalizatzen duenak, 17. artikuluan ezartzen du postu funtzional guztiek beren hizkuntza-eskakizuna izango dutela esleituta, kasu honetan B2 maila. Nahitaezko datadun postuetarako data 2022ko abenduaren 31 da.

Jon Darponen esanetan, pauso bat aurrera da EAEko osasunean hizkuntza-normalizazio prozesu mailakatu baina iraunkorrean zerbitzua ematen dion gizarteari erantzuna emateko.  Aurrerakada horren meritua Euskal Osasun Zerbitzuko profesionalen ahaleginari eta konpromisoari egozten die; era horretan, beren lanpostuko hizkuntza-eskakizuna betetzen duten langileen ehunekoa bost halako handitu da azken hamabost urtean: 2005ean % 7,68 izatetik 2017an % 37,9 izatera.

Jon Darponek legebiltzarrean iragarri du aurten bertan Osatekek berariazko euskara plan bat izango duela, Osakidetza egiten ari denaren ildo berekoa. Hala, lehen euskara Plan honek pertsona guztien hizkuntza eskubideak bermatzea izango du xede, Osatekek euskal gizarteari eskeintzen dion zerbitzua hobetuz; euskararen erabilera, bai zerbitzu-hizkuntza moduan, baita lan-hizkuntza gisa bultzatuta. Plana, urtea amaitu baino lehen abiatuko da eta 2022ra arte egongo da indarrean, era horretan euskararen erabileraren aurrerapen mailakakoa ahalbidetuz.

Hain zuzen, sailburuak gogorarazi du II. Osakidetzako Euskara Plana 2013-2020ko azken ebaluazio-txostenak berretsi egin duela aurrerakada izan dela arlo horretako helburuen betetze mailan, hala kanpo- zein- barne-harremanetan euskara ahozko zein idatzizko zerbitzu-hizkuntza izan dadin bermatzeari buruz, nola baldintzak dauden zerbitzu zein unitate guztietan euskara lan-hizkuntza bihurtzeko aukera emateari buruz. Txosten horrek islatu duenez, gainera, zerbitzuko erakunde gehienetan, postuari dagokion egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna duten langileen ehunekoa altuagoa da arreta ematen duen lurraldeko biztanleria elebiduna baino, eta pazienteen poztasun orokorra euskararen erabilera eta presentziari buruz 6,4 da, 0tik 10eko eskalan.  

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak