Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Langabezia % 5,26 igo da urtarrilean

2011.eko otsailak 02

  

  • Igoera azken urtarriletako txikienetakoa da; hilabete hori enplegurako txarra izan ohi da
  • Langabezia gehiago hazi da emakumeen artean eta zerbitzuen sektorean
  • Urteko balantzean aipagarria da industriako langabeziak izandako bilakaera ona
  • Gizarte Segurantzako afiliazioak % 1,1 egin du behera aurreko hilarekin alderatuz, baina urteko balantzean % 0,24 baino ez

 

Urtarrilean 7.157 langabetu gehiago inskribatu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Enplegu Zerbitzu Publikoaren (lehengo INEM) bulegoetan.  Datu horrek esan nahi du % 5,26ko igoera izan dela aurreko hilaren aldean. Igoera hori, Javier Ruiz Enplegu Prestakuntza eta Gizarteratzeko sailburuordearen iritziz, itxaroten zenaren barruan kokatzen da, eta azken urtarriletako txikienetakoa da. "Datuak bat datoz urteko lehenengo hilabetean izan ohi direnekin; izan ere, langabeziaren igoera izaten baita urtarrilean, baita ekonomia ondo doan garaietan ere". Urtearen amaieran kontratu asko amaitu ohi dira (Eguberriko kanpaina), eta herritarrek aktibatu eta lan-merkatura sartzeko joera handiagoa izaten dute urtearen amaiera; bi eragile horiek azalduko lituzkete urtarrilean izan ohi diren datu txarrak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko