Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak kredentzialak banatu dizkie Ertzaintzaren 26. Promozioko 263 gizon-emakumeei

2018.eko ekainak 27

Gaurtik aurrera urtebeteko praktika-aldia egin beharko dute ertzain-etxeetan horietako agintarien tutoretzapean

Arkaute, 2018ko ekainak 27.

Iñigo Urkullu lehendakaria izan da gaur kredentzialak banatzeko ekitaldiaren buruan. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian bederatzi hilabeteko prestakuntza egin ondoren, 263 gizon-emakumeak Ertzaintzan, 26. Promozioan, integratuko dira, eta Kaxkabeltza aukeratu dute enblema moduan.Diplomak banatzeko ekitaldian lehendakariarekin batera izan dira Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia, Segurtasuneko eta Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordeak, Josu Zubiaga eta Ana Agirre, eta Arkauteko Akademiaren zuzendari Malentxo Arruabarrena.

Guztira 263 pertsonak (194 gizonezkok eta 69 emakumek) jaso dituzte ertzain-kredentzialak bederatzi hilabetean Polizia eta Larrialdietako Akademian jasotako prestakuntza gainditu ondoren. Orain, eta zikloa betetzeko, urtebeteko praktika-aldia egin beharko dute unitate ezberdinetan, gehienek herritarrak babesteko unitateetan, eta horrekin Euskadiko herrietako ertzainen presentzia indartuko da.

Lehendakaria buru izan duen ekitaldian, Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediarekin, Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiagarekin, Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuorde Ana Agirrerekin eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari Malentxo Arruabarrenarekin batera izan dira Segurtasun Saileko beste hainbat kargudun eta polizia-agintari, Ertzaintzaren buru Jorge Aldekoa ere bertan dela.

Ekitaldian Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejería, Espainako Gobernuaren ordezkari, Jesus Loza eta Legebiltzarraren eta Euskadiko Judikaturaren eta Fiskaltzaren ordezkariak, Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundiaren ordezkariak eta agente berrien senitartekoak ere izan dira.

26. Promozioak Kaxkabeltza aukeratu du bere estandarterako enblema moduan, eta 263 agentek osatzen dute, 194 gizonek eta 69 emakumek; emakumeak, beraz, % 26,23 dira. Horietatik 40 arabarrak dira, 167 bizkaitarrak, 46 gipuzkoarrak eta 10 beste lurralde batzuetakoak. Batez besteko adina 30 urtekoa da. Era berean, azpimarratu behar da % 95ek dutela egiaztatuta hizkuntza-eskakizunen bat (37k B1; 174k B2; eta 38k C1).

Bi urte eta bi hilabete

Orain dela bi urte eta bi hilabete argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraren deialdia egiteko Akademiaren zuzendariaren ebazpena. Deialdian eragina izan zuen Estatuko Abokatutzak Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean jarritako errekurtsoa, deitutako plazak ez zirela Enplegu Eskaintza Publikoan sartu eta ez zela Aurrekontuen Legean ezarritako erreposizio-tasaren muga errespetatu argudiatuz.

Rajoyren Gobernuak 2017ko martxoaren 31n onartu zuen Segurtasun Batzarrean adostutako 8.000 ertzainen kopuruari eustea onartzen zuen Errege Dekretua, eta libre utzi zuen Ertzaintzaren promozio berrian sartzeko izena eman zutenek azterketak egiteko bidea. Proba horiek egiten maiatzean hasi ziren.

Ondoren, 2017ko ekainean, Segurtasun Sailak 250etik 300era igo zuen deialdiko plaza-kopurua. Azkenean onartu ziren 3.494 pertsonetatik 263k gainditu dituzte proba guztiak eta oinarrizko prestakuntza-ikastaroa, eta urtebeteko praktika-aldia egin beharko dute orain.

Oinarrizko ikastaroan ertzaingaiek polizia-lanbidearekin lotutako hainbat gaitan jaso dute prestakuntza, honakoak dira gaietako batzuk:

-  Arlo Tekniko Profesionala: Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistematik, Ertzaintza eta giza eskubideak, Polizia herritarren zerbitzura, Larrialdiei aurre egiteko jarduerak, Delituzko jokabideak, Bide-segurtasuna sustatzea, Herritarren babesa, Herritarren segurtasuna berrezartzea, Ingurua ezagutzea, Erreminta teknologikoak

-  Hizkuntzaren Arloa: Euskara: Hizkuntza-trebetasunak                                                                                                                       

-  Poliziaren Esku-hartzerako Arloa: Polizia-babesa, Jaurtigailua, pistola eta eskopeta erabiltzeko teknikak, Polizia-prozedurak, Diziplinarteko ekintzak.

-  Polizia Trebetasunen Arloa: Agirien idazkuntza, Ibilgailuen gidaritza, Hezkuntza fisikoa.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2018.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariak kredentzialak banatu dizkie Ertzaintzaren 26. Promozioko 263 gizon-emakumeei https://t.co/c6BzDOmjEW https://t.co/qKJ0AdNDJx

  • @rgartzia
    2018.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariak kredentzialak banatu dizkie Ertzaintzaren 26. Promozioko 263 gizon-emakumeei https://t.co/c6BzDOmjEW

  • @rgartzia
    2018.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari entrega las credenciales a 263 hombres y mujeres de la 26 Promoción de la Ertzaintza https://t.co/9LK3MRoBq1

  • @eajpnvindautxu
    2018.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Lehendakariak kredentzialak banatu dizkie Ertzaintzaren 26. Promozioko 263 gizon-emakumeei ➡︎ https://t.co/6wKtaVGvyW

    👉🏻 Gau…

Ekitaldiko kargudunak